2017/02/17

KOMUNITATEA

TaPuntun ia bi urteko ibilbide honetan askotan, gure bezeroengan antzeman dugun komunikazio akats bat jarri nahi dugu gaur mahai gainean. Bezero askoren kasuan errepikakorra den komunikazio akatsa dela konturatu gara eta:

Web-orri, sare sozial, katalogo… berri bat martxan jarri edota dagoeneko daukana berritu nahi badu ere, guregana iristen den momentutik komunitatea¬†kontutan hartu ez dutela¬†nabaritu izan ohi dugu.

Garatu nahi den tresnaren oinarrizko egituragatik galdetu edota edukiak eskatzean, askotan jaso izan ditugun erantzunek agerian uzten dute, erabiltzailea guztiz ahaztu ohi dutela.

Honekin ez dugu esan nahi, enpresaren egitura edota ohiko hizkuntzatik atera eta hau erabiltzailearen errealitatera egokitzea erraza denik, baina bai ordea ezinbestekoa iruditzen zaigula.

Horretarako, hementxe gomendio interesgarri batzuk:

  • Eskainitako produktu edo zerbitzuarekin, bezeroak zein behar asetzen dituen aztertu
  • Erabiltzaile gehienetan errepikatzen diren ezaugarri nagusiak identifikatu
  • Erabiltzaile profila osatu
  • Erabiltzaile mota ezberdinak taldekatu edo segmentatu
  • Bezeroen komunikatzeko moduak argi identifikatu
  • Zein informazio edo eduki irakurri edo entzuten duten behatu

Horretarako, sare sozial eta bilatzaileek eskaintzen dituzten doako estatistika tresna ezberdinak oso erabilgarriak dira. Erabiltzaileen portaerak, gure komunikazio helburu eta estrategien oinarri izan behar direla uste baitugu.

Norentzat eta zertarako ari garen jakiteak, zentzua eman diezaioke askotan kosta egiten den komunikazio lan neketsuari!