2017/01/27

KoopFabrika logotipoa

Gaur egun, tradizionalki ezagutzen ditugun ekonomia ereduek porrot egin dutela esan genezake. Egoera horri aurre egin eta eredu sozialagoak sortu behar ditugula uste duzun horietakoa bazara, adi ondoko informazioari:

KoopFabrika programa aukezten dizuegu, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean oinarrituriko programa hain zuzen ere. Bertan parte hartzeko nahikoa izango da zure ingurua eraldatu nahi izatea eta egiteko beste modu batzuk daudela ikasteko prest egotea.

Aditu nahiz esperientzia ezberdinen testigantza entzuteko aukera izateaz gain, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean oinarri duten proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu gainera.

Enpresa bateko langile, elkarte bateko kide nahiz ekintzailea izanik, aukera izango duzu programan parte hartzeko. Gainera, aurten hiru eskualdetan burutzeko aukera izango duzu: Beterri-Buruntza, Oarsoaldea edo Debagoienan.

TaPuntun argi dugu ekonomia eredu horren alde borroka egitea dela bidea, programa honen hastapen fasean sorturiko ekintzailetza programa baten partaide izan baikinen.

Informazio gehiago eta izena emateko aukera: KoopFabrika web-orrian.

KoopFabrika ekintzailetza