Formazioa
Diseinu Grafikoa
Multimedia
Puntua.
Puntu bakarretik Big-Bang leherketa gertatu eta izarrak eta planetak sortu dira, momentuoro zabaltzen ari den unibertsoan.
TaPuntu bezala.
Puntu bakarretik hasita, diseinuaren espresiorik soilena izanik ere, hainbat eta hainbat sorkuntza egin ditzakegulako zabaltzen doan gure mugimendu geraezinari esker. Ideiak zabaldu eta zabaldu egiten ditugu TaPuntun. Gure esentzia da. Mugimendua, hazkuntza.
Izaera sakonago bat ere badauka guretzat unibertsoak; izarrei begira jarri eta ideiak pizten zaizkigun momentuetan sentitzen dugu hori. Horregatik, puntuz osatutako babes goxoa da unibertsoa guretzat. Eta zeruari begira, badakigu puntutxoak ez daudela bananduta, elkartuta daude argizko hari fin batez. Marrazkiak osatzen dira zeruan. Sare oso bat gure begien aurrean.
TaPunturen lana bezeroari bere nortasuna sareratzen laguntzea da. Gizartean saretzen. Lasai zeruari begira jartzea ezinbestekoa da sarea ikusteko. Gelditu eta hausnartu. Begirada hori daukagu TaPuntun.
Bezeroari bere lekua topatzen lagunduko dion begirada. Eta izar bakoitzari bere izenez deitzen diogu. Bezero bakoitzak TaPunturen unibertsoan beti duelako bere leku propioa.
