Bertatik

Bertatik enpresa jaioberriaren komunikazio estrategikoaz arduratu gara. Enpresa honek, eskaintza gastronomiko baten bidez, bertako elikagaiak eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen laneratzea uztartzen ditu.

Hainbat lan garatu ditugu. Besteak beste: marka irudiaren diseinua, zerbitzuak irudikatzeko argazkien sorkuntza eta ekoizpena, aurkezpen eskuorriaren diseinua, webgunearen diseinu eta garapena, eta aurkezpen ekitaldia zabaltzeko hedabideekiko harremanak. Hauetaz gain, beraien Bertako Tupper zerbitzua kudeatzeko ezinbestekoa izango den tresna digitala ere garatu dugu, tupper-en eskaerak modu automatizatuan egin eta bideratzeko balioko duena.

Gure lanari esker, Bertatik-ek badu irudia eta baita jendartean bere zerbitzuak zabaltzeko behar dituen euskarri fisiko zein digitalak ere.