Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa

“Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak, bere 35. urteurrena aitzakia gisa hartuta, marka berritzeko beharra sentitzen zuen.

Aurreko markak ez zituen ordezkatzen gaur egungo balioak eta jarduerak. Gauzak horrela, TaPuntuko kideok markaren inguruko hausnarketa bat bideratu genuen elkarteko kide ezberdinekin eta, bertan ateratako ondorioak oinarri hartuta, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren marka-irudi berria eta webgunea garatu ditugu.

Marka-irudi berriarekin eta webgunearekin, eta boluntario talde paregabearekin, elkartea prest dago Gipuzkoan bakarrik sentitzen diren eta sufrimendua eragiten dieten egoerak bizi dituzten pertsonak laguntzen jarraitzeko. “