Aginagan egindako ekitaldi jendetsuan Ekintzakoop izeneko bigarren mailako kooperatiba aurkeztu dugu, Lakari eta Talaios kooperatibekin batera interkooperazio logikan sortutako aholkularitza aurreratua.
Aurkezpenean kooperatiba sortzeko motibazioak azaldu ditugu eta testuinguru konplexu honen aurrean ekintzaren beharra azpimarratu dugu, besteak beste honako erronkei erantzuteko:
Erronkak askotarikoak izanagatik, gure ekarpena nagusiki hauetan zentratuko da: zaintzak eta kooperatibak denontzat; teknologia eta digitalizazioa; elikadura; komunikazioa; energia komunitateak; merkataritza eta ostalaritza.
Aurkezpenean kooperatibaren jarduera zein eremutan kokatuko den azaldu dugu. Labur esanda, Ekonomia Sozial Eraldatzaileko ikuspegia proiektu eta tokiko ekosistemetan garatzen arituko gara, honako eremuetan:
Baina, zer azaltzearekin batera, nola egingo dugun azpimarratu dugu: lurraldez lurralde, kooperatibismo komunitarioaren ikuspegitik, ekonomia feministan oinarrituz, prozesuak zainduz, denbora bizigarriak errespetatuz, pentsamendu kritikoa sustatuz, etorkizun desiragarriak landuz, burujabetzak indartuz, sarean, ikuspegi antiarrazista batetikā¦
Kooperatiba berria izanagatik ere, hau osatu dugun kideok esperientzia zabala dugu eremu honetan. Besteak beste, Aginaga Biziberritzen Herri Kooperatiba sortzeko prozesua lagundu dugu azken urteetan.

Gaur gaurkoz Lakari, Talaios eta TaPuntu kooperatibak gara Ekintzakoopeko bazkide. Dena den, aurkezpenean azaldu dugunez, interkooperazioan oinarritutako dispositibo bat da hau eta, beraz, askotariko elkarlanak lantzea da gure hurrengo erronka, izan Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta kooperatibismoko bestelako enpresekin, zein udalgintza eraldatu nahi duten erakunde publikoekin edota ehun komunitarioko eragileekin.
Elkarlaneko logika honen erakusgarri dira ekitaldira hurbildu diren eragileetako ordezkariak: ekonomia sozialeko sareak, ekosistema kooperatiboak, kooperatiba taldeak, erakunde komunitarioak, finantza erakunde kooperatiboak, erakunde publikoak, unibertsitateak, sindikatuetako fundazioak, alderdi politikoakā¦