2017/02/03

blogetan

Azkue Fundazioak, Argiaren laguntzarekin, “Blogetan” lehiaketaren bigarren edizioa martxan ipini duela aipatzen dizuegu gaurkoan.

Lehiaketa honen helburu nagusia, euskal blogarien presentzia mahai gainean ipintzea eta ahalik eta babes handiena ematea da. Parte hartzeko baldintza bakarra, edozein alorreko euskarazko blog bat izatea da.

Edozein lehiaketan bezalaxe, sariak egongo dira eta irabazleak aukeratu ahal izateko, epaimahai baten iritzia kontutan hartzeaz gain, internet bidezko bozkaketa irekia egingo da.

Interesa edukiz gero, Blogetan lehiaketaren web-orrian aurkitu duzue informazio guztia.

Bukatzeko, sariak banatuko diren egun berdinean, hau da, martxoaren 30ean, blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dute Euskal Etxean. Bertan gure lantaldeko kide den Arkaitz Sukuntzak, beste aditu batzuekin batera, mahai inguru batean egoteko aukera izango duela aurreratzen dizuegu, bere iritzi eta ezagutzak partekatuz. Aste honetan jaso du gonbidapena eta pentsa dezakezuen bezala, poz-pozik dago eta gu harro gainera.

Oraingoz hauxe gure aldetik aurreratu dezakegun informazio guztia. Eguna iritsi bitarte joango gara xehetasun guztiak eskaintzen.