Aritz Etxeberria Altuna

2020/09/04

Beldurraren aurrean, ausartak izan behar garela esaten digute. Beldurrak gainditu behar direla, eta aurrera ekin.

Eta izatez, egia da. Mundu honetan ez da beldurra baina erraminta hoberik jendeak zerbait egin edo beste zerbait egiteari uzteko. Kanpotik begiratuta erraz ikusten da irtenbidea. Norberak dituen beldurrak ez dira hain erraz gainditzen, ordea.

Beldurrak blokeo batetara eramaten gaitu, eta blokeatuta dagoen pertsonak ez du bere ingurukoa objetibotasunez ikusten. Izan daiteke lokatzez beteriko inguru batean egotea, baina baita ere posible da zelai eguzkitsu baten erdian egonda ere, beldurrak pertsona blokeatuta mantentzea.

Mila egoera ezberdineko beldurrak topa ditzakegu.

  • Pertsonen aurrean hitz egiteko beldurra
  • Arazo bat kontatzeko beldurra
  • Garen bezala izateko beldurra
  • Egia esateko beldurra
  • Guri buruz pentsatzen dutenaren beldurra
  • Lan bat aurkezteko beldurra
  • Gaitz baten aurrean beldurra
  • Gaitz bat jasateko beldurra
  • Porrot egiteari beldurra
  • Gaitzespena jasotzeko beldurra
  • Aldaketen aurrean beldurra
  • Galera bat izateko beldurra
  • Bakardadeari beldurra

Eta beste mila.

Kontrolatzen ez dugun horrek ematen digu beldurra. Eta beldurrei finago begiratuko bagenie, batzuk funtsezko beldurrak izan daitezkeela ikus dezakegu. Baina beste asko, oinarrian hirugarren pertsonen reakzioak edo erantzunen beldurra dutela ikus dezakegu.

Eta azken hauen inguruan, ez dakit bidean ikasten ari naizen, edo besterik gabe adinaren kontua den, baina geroz eta garrantzia gehiago ematen diot nire kriterioen arabera gauzak ondo egiteari eta geroz eta gutxiago inporta zait besteek niri buruz pentsatzen dutena.

Argazkia: Joshua Rawson-Harris