2020/07/24

Fitxategi Handiak

Posta elektronikoz fitxategi handiak bidali behar direnean, muga bat aurkitzen dugu. Zerbitzariak ezartzen digun muga hori dela eta, kanpo zerbitzuak behar izaten ditugu, 20 MB baino gehiagoko pisua duen fitxategi bat bidali ahal izateko.

Eta puntu honetan, zer egin dezakegu? Sarrera honetan, fitxategi handiak bidaltzeko lau plataformari buruz hitz egin nahi dizugu.

Wetransfer

  • Muga: 2 GB
  • Esteka lortu edo posta elektronikoz bidali daiteke
  • 7 egun izango dituzu deskargatu ahal izateko
  • Erregistrorik gabe, www.wetransfer.com-era sartzea bestetik ez duzu beharko!

Tori.eus

  • Muga: 2 GB
  • Fitxategia zifratu daiteke
  • 15 egun izango dituzu deskargatu ahal izateko
  • Deskarga kopuruak mugatu daitezke
  • PuntuEus Fundazioaren tresna: https://tori.eus/

MailBigFile

  • 5 fitxategi bidaltzeko aukera, bakoitzak 2 GB izan dezaketenak
  • Erregistrorik ez, baina jasotzailearen e-posta sartu behar da
  • 10 egun deskarga egin ahal izateko zerbitzarian
  • Ordenagailuko edo mugikorreko kamarara sarbidea (selfie, bideo-agurra…)
  • Hemen duzu: https://www.mailbigfile.com/

Smash

  • Pisu mugarik gabeko bidalketa
  • Esteka lortu eta korreoz bidali daiteke ere
  • 14 egun deskargatu ahal izateko
  • Erregistrorik gabea
  • Premium bazara, deskarga horma pertsonalizatu ahalko duzu
  • Hemen Smash: https://fromsmash.com/

Beraz, lau tresna hauekin, ez duzu aitzakiarik!