2018/12/21

TaPuntutarrak

Urtea bukatzen ari denean, hausnarketa garaia pizten da gure buruetan. TaPuntun urte hau gure ametsa egi bihurtuz pasa dugu. TaPuntutarrok eraiki dugu gure kabia eta denon esfortzuarekin burutako lorpena izan da.

Hori opa dizugu zuri, zure ametsak egi bihur ditzazula! Datorren urte honetan edo aurrerago, baina ekin! Jarri martxan amets hori, eta indarra egin errealitate bilakatu dadin!

Mila esker bidelagun!