Egin sarea eta, sarean, egin

2018/11/16

Estimu handia diot egunerokotasunean diseinatzen ditugun euskarriak errealitate bilakatzen dituen inprimategiko Mariani. Gure kooperatibaren hazkunde prozesuaren jakitun, zera galdetu zidan aurreko astean, ustekabean: “zein da zuen helburua?”.

Eta, irakurle, egia esango dizut: ez nion taxuzko ezer erantzun. Jakingo balu lau hitz soil horiek nire barruan abian jarri zuten hausnarketa!

Gure kooperatiba bizitza proiektu gisa ulertzen dugunok, paradigma ezberdin bati erantzuten diogula esango nuke: irabazi ekonomikoa ez bada helburu, haztea ez da horretarako tresna izango. Izatekotan, alderantzizkoa izango da formula: irabazi ekonomikoa tresna baliagarri bat izango da (eta ez bakarra) pertsona gehiago mundua ikusteko modu baten bueltan lanean aritu ahal izateko.

Egin sarea eta, sarean, egin: herrian, auzoan, sektorean. Sarea eginda, honezkero hazi zara. Eta, ondoren, nahi baduzu, hazi tamainan ere.

Marian, gaurkoan ere erantzun ez dizudalakoan nago.

Partekatu: