2016/09/30

Premiere ikastaroa

Gaur egun, gutako ia gehienok ditugun mugikor, tablet, kamera eta abarrek aukera asko eskaintzen dizkigute bai argazkiak zein bideoak atera edo grabatzeko. Antolatzen ditugun urtebetetze festa, ekitaldi, ezkontza, hitzaldi… luze batean oso ohikoa izaten da mugikorra eskuetan hartu eta nonahi argazki zein bideoak ateratzea.

Izan ere, teknologiari esker aurrerapauso handiak eman dira eta oinarrizko ezagutza batzuk nahikoak izaten dira argazkiak atera edo bideoak grabatzeko.

Baina zer gertatzen da material guztia bildu eta bideo txiki bat osatzeko nahia dugunean?

Normalean indar eta ilusio handiz edizio programa ireki eta saltseatzen hasten gara. Hortik gutxira, edizio programataz nazkatu eta berak ulertzen duena eta guk burutu nahi duguna ez dira bat etortzen. Emaitzatzat, gure hasierako ideiatik asko urruntzen den bideo bat lortu izan ohi dugu, gure ekitaldi, festa edo norbaiti egin nahi genion oparia desitxuroso geratuz.

Gauzak honela, gauza berriak ikasteko unea iritsi zaizula uste dugu. Proposamen gisa gure lantaldeak urriaren 11an antolatu duen Adobe Premiere ikastaro irekia aurkezten dizuegu (09:00-13:00).

Ikastaro honi esker, Adobe Premiere bideoen ediziorako tresna profesional honen oinarrizko ezagutzak barneratu eta praktikan erabiltzeko ariketa batzuk burutu ahal izango dituzu.

Prest al zaude zure lantalde, lagun edo familiko norbaiti zure lehen bideoa aurkezteko? Horrela bada, ez galdu TaPuntuk eskaintzen dizun deskontu berezia!

Gaurtik aurrera, epea amaitu bitartean, ikastaroan izen ematen duen lehen pertsonak %100eko deskontua izango du eta gainontzekoek ordea %50eko deskontua!

Izen emateak: Adobe Premiere ikastaro irekia