2016/09/23

Wordpress ikastaro irekia

Gaur egun, edozein motako proiektu bat garatzeko orduan, nahi ala ez, komeni izaten da euskarri moduan, web-orri informatibo bat garatzea. Bai herri mailan zein proiektu profesionaletan, publiko objektiboari informazio guztia eskaini eta berarekin komunikatu ahal izateko, tresna baliagarriena bilakatu baita.

Tresna hau baliagarria izan arren, diru inbertsio bat eskatzen du eta askotan ez dugu aukerarik izaten komunikazio alorrean dirua inbertitzeko. Horren ondorioz, oso ohikoa izaten da proiektu interesgarri baten atzean, ulertezina edo erabilierraza ez den web-orriĀ batekin topo egitea, honek dakartzan komunikazio gabeziak sortuz.

Guzti honi irtenbidea eman ahal izateko eta oinarrizko web-orri txukun bat zerotik egiten ikasteko, gaur egun WordPress teknologiak aukera bikainak eskaintzen dizkigula aurreratzen dizuegu. Oinarrizko ezagutza batzuk eskuratu eta praktikari ordu batzuk eskainiz gero, gaiĀ izango ginateke gure proiekturako web-orri txukun bat egiteko.

Oinarrizko ezagutza hauek eskuratu eta web-orrien munduan zure lehen pausuak eman ahal izateko, garaiz zaudete TaPuntuk urriaren 4rako antolaturiko SORTU WEB-ORRI BAT ZEROTIK: WORDPRESS ikastaro irekian izena emateko (ordutegia: 09:00-13:00).

Prest al zaude zure lehen web-orria sortzeko?

Informazio gehiago: WordPress oinarrizko ikastaroa