2016/09/09

Azken urteetan gizartean bizitako eraldaketa digitalak uste baino eragin handiagoa izan du enpresetan. Teknologiak eskaintzen dituen aukerei esker, bezeroak, hornitzaileak eta langileak berak digitalak bilakatu dira eta errealitate horri egokitzen jakitea da gaur egungo erronkarik nagusiena enpresentzat.

Bezero gisa, azkartasuna, gardentasuna eta konfidantzazko bezero arreta positibotzat jotzen dugula argi dugu eta horren ondorioz, enpresek hori lortzeko beraien kudeaketa eta lan egiteko prozesuak eraldatzea komenigarria da.

Social Business gisa ezaguna den enpresa estrategiak, enpresa sozialagoak lortzea du helburu. Horretarako edozein pauso eman aurretik ondoko ekintzak aurrera eramatea positiboa izan liteke:

  • Lehenik eta behin, langileei hitza eman eta beraien iritzia jasotzeko prest egotea izango litzateke lehen pausoa.
  • Prozesu parte-hartzaileak martxan ipini, enpresan egon daitezkeen puntu sendo eta hobetu beharreko ahuleziak argi izan eta hauei konponbidea emateko.
  • Enpresa ereduan, langile, hornitzaile eta bezeroen ongizatea neurtu eta hauen esperientzia hobetzeko ekintzak martxan ipini.
  • Nortasun handiko langileak identifikatu, beraien bizitza pertsonalean irekiak eta┬ásozialak direnak.
  • Langile horiekin bilerak egin eta formazioa ematea sare sozial zein marketing online arloan.
  • Bezero mota ezberdinei zuzenduriko komunikazio kanal ezberdinetan pentsatu eta hauek martxan jarri (adib: eztabaida foroa, enpresa bisitak antolatu, bezero bilerak…).
  • Komunikazio kanal hauek, formazioa jaso duten langileen esku utzi (beti ere, aurretik komunikazio plan bat┬ádiseinatuz).

Azken finean, enpresa mundura ireki baino lehen, etxea garbitzea komeni.

Social Business estrategiaren inguruan gehiago ikasi eta zure enpresan integratzeko interesa edukiz gero, adi TaPuntuk antolaturiko Social Business ikastaro irekira!

Informazio gehiago: Social Business ikastaroa.