personal branding

Personal Branding online ikastaroa

2017/04/21

Tom Peters-ek, Marka Pertsonalaren inguruan 1999an lehen aldiz hitz egin bazuen ere, ordutik aurrera ezaguna egin den kontzeptua dugu.

Dena den, Marka Pertsonalaren inguruan asko entzun badugu ere, seguraski ez dugu oso argi izango zer esan nahi duen zehazki edota berari esker lor ditzakegun abantailak ezezagunak egingo zaizkigu oraindik.

Azkenean, besteengandik bereizten gaituen hori topatzean datza, gure ezaugarri esanguratsuena bilatzean hain zuzen ere.

 

Desberdintzea, zertarako?

  • Ahalegin profesionalak egoki bideratzeko
  • Norberaren marka propioa garatzeko
  • Publikoarekin konektatzera irisiteko
  • Lehiakide edo beste hautagaietatik desberdintzeko
  • Zure espezialitatean erreferente bihurtzeko
  • Sinesgarritasuna lortzeko
  • Enpresen konfidantza eskuratzeko.

Goiko abantailak ikusirik, argi dago langabezian dagoen norbaitentzat bere marka pertsonala egoki kudeatzen ikasteak, berebiziko garrantzia izan dezakeela lanpostu bat lortzeko. Dena den,  ez dugu ahaztu behar, langabezian dauden pertsonetaz gain, lanean ari den beste edonorentzat ere interesgarria izan daitekeela: sektore batean erreferente bilakatzeko, ezagutzak partekatzeko, beste aditu batzuekin iritziak eztabaidatzeko…

Hala ere, garrantzitsua da guzti honek prozesu bat eskatuko digula eta ondo egitea komenigarria dela azpimarratzea, emaitza eraginkorrak lortzeko bidean:

  • Lehenik eta behin, gure ahuleziak eta indarguneak aztertu beharko genituzkee eta kanpora begira ditugun aukerak eta mehatxuak zehaztu.
  • Ondoren, helburu nagusi eta orokorrak finkatu beharko genituzke.
  • Hirugarrenik, helburu horiek lortzeko bideak edo estrategiak pentsatu beharko genituzke (eskura izango ditugun baliabideak kontutan edukiz).
  • Jarraian, estrategia bakoitza lortzeko arduraduna, pausuak, epeak… zehaztea komeni da.
  • Bukatzeko, ebaluazio fasea martxan jarri beharko genuke, hasierako helburuak bete diren ala ez aztertu ahal izateko (behar den kasuetan neurri zuzentzaileak ipiniz).

Ikusten duzuen moduan, marka pertsonal egoki bat lortzeko, badira kontutan eduki eta ondo egin beharreko hainbat gauza. Bide horretan laguntzeko, Asmoz Fundazioarekin batera sorturiko online ikastaro baten berri eman nahi dizuegu gaurkoan, Personal Branding deiturikoa.

Autoformazioan oinarrituriko ikastaroa dugu, non ikasleak ezagutza teorikoetaz gain, alderdi praktikoa jorratzeko aukera izango duen.

Informazio gehiago eta izen emateko aukera ondoko estekan topatuko duzue: Personal Branding ikastaroa.

Zure Marka Pertsonala indartzen hasi nahi?

Partekatu: