Eman iezaiezu ukitu artistikoa zure argazkiei Photoshop erabiliz!

2017/03/17

Youtubeko bideoak ikusten al dituzu Photoshopen gauzak egin ahal izateko? Denbora dezente galtzen al duzu argazki baten edizioan? Askotan, formazioarekin denbora aurrezteaz gain, aukera berriak ikusten ditugu eta, modu honetan, gerora gure lana hobetu dezakegu.

Edozein pertsonarentzat izan daiteke baliagarria Adobe Photoshop tresnaren ezagutzak edukitzea, enpresa edo erakunde batean nahiz eta modu pertsonalean. Askotan jaso ditugu Photoshop ikastaroa martxan jartzeko eskaerak, baina galdera beti berdina izan da: hastapenetik edo jada zerbait jakin behar da?

Argi dago ezagutza maila ezberdinak izan arren, Photoshopek hainbat aukera eta tresna eskaintzen dituela, eta hauek ikastea da gakoa:

  • Klonatzeko tanpoia eta adabakia
  • Aukeraketa moduak
  • Tonua/saturazioa
  • Pintzel eta kapen erabilera
  • Likuatze efektua
  • Ertzak perfekzionatzea
  • Fusio moduak
  • Irudiak editatzea
  • Automatizazioa

Photoshop ikasteko interesa baduzu, seguru interesatuko zaizula tresna erabiltzen ikasteko 4 arrazoien gure sarrera. Dena den, nahiz eta erabiltzeko erraza izan, era profesionalean erabiltzeko ezagutza dezente eduki beharko dira. Horretarako, programak nola funtzionatzen duen ondo baino hobeto jakin beharko genuke, pausoz pausoz argazkia moldatu eta emaitza dotoreak lortzeko.

Programaren xehetasun guztiak ikasi nahi izanez gero, aukera paregabea duzu TaPuntuk apirilaren 18rako antolaturiko EZAGUTU ARGAZKIAK EDITATZEAREN SEKRETUA (ordutegia: 09:00-13:00/16:00-20:00).

GEHIAGO JAKIN NAHI? EMAN IZENA GURE APIRILEKO IKASTARO IREKIAN!

Partekatu: