2021/10/29

Entzun audio formatuan

New Ugly, kanonari burla egiten dion joera da, diseinatzaile modernoek ukatzen dutena hartuz. Bere baliabideak errepikakorrak dira, baina, bere berritasunari esker, bere mezua indartsu iristen da oso antzeko proposamenak ikusteaz nekatuta dagoen publiko batengana. Produktu batek diseinu “itxusista” bat behar badu, zergatik ez erabili politikoki zuzena den diseinu bat bilatu beharrean?

Diseinu-ikasketak amaitu nituenean, ideia argiekin atera nintzen: zer diseinu mota gustatzen zitzaidan, minimalista, kolore gutxikoa, gehienez ere bi tipografiakoa, neurtuak, orekarena, pisu bisualena. Nire logotipo pertsonala ikusten Helvetican nuen (nola ez!), beltza hondo zuriaren gainean, handikeririk gabe. Xumea eta dotorea aldi berean. Dotorea eta sortzailea aldi berean.

Eta, nire kasuan, diseinu-ikasketak duela 300 urte amaitu nituenez, polita edo zuzena zen diseinu hori, mundua menderatzen zuena zela ikusten joan naiz. Duela urte gutxi batzuk arte.
Eta are gehiago gaur egun. Mota guztietako euskarrietan ikusi daitezkeen diseinuen inguruan, nire iruzkinik errepikakorrena diseinu hori txinpantze batek egina dela zen. Baina ez, Ugly diseinuak dira eta diseinatzaileek egiten dituzte.

Pixka bat ikertuz ikusi dut 2007an sortu zen mugimendu global bat dela, baina pixka bat gehiago behar izan duela gure ingurura iristeko. Eta iritsi denerako, indar gutxiagorekin iritsi da.

Azken batean, New Ugly edertasunaren kanonari erreparatzen dion korronte bat da: bere premisak behatu behar ditu, ondoren horietatik aldendu eta bere burua alternatibotzat jotzeko. New Uglyren “itxusista” kontzienteak itsusia bilatzen du definizioz. Muturrera eramandako kanonaren ukazioa da, eta ironiaz jokatzen du harekin. Lan egiteko modu ustez zuzena desafiatzen saiatzen da, ondo egindakoari iseka eginez.

Massimo Vignellik burua altxatuko balu…