2019/03/15

Martxoko ikastaro irekiak

Marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia, ofimatika eta gaitasun pertsonalen inguruko formazioak eskaintzen ditugu TaPuntun. Hilabete honetarako lau ikastaro ireki prestatu ditugu.

MARTXOKO IKASTARO IREKIAK:

 

GIFak egin eta sare sozialetan igo

Horrenbeste erabiltzen diren GIFak sortzen ikasiko duzu, zure mugikorreko bideo edo interneteko baliabideekin. GIF horiek sare sozialetan igo ahal izango dituzu. Ez zaitez atzean geratu!

Lanerako teknika eta tresnak

Laneguna amaitu eta ezer egin ez duzunaren sentsazioa izaten duzu? Ikastaro honi esker lanerako teknikak ikasiko dituzu, eta era berean, lagungarriak izan daitezkeen tresnak ezagutu.

Komunikazio plan bat garatzen

Komunikazio plan baten zatiak ezagutzeaz gain, hau martxan jartzeko gakoak ikasiko dituzu ikastaro honetan. Estrategian oinarritu eta hasi ondo komunikatzen!

Sortu datu base bat Accessekin

Ikastaro ireki honi esker, datu base erlazional bat sortzen ikasiko duzu. Taulak, kontsultak eta txostenak egiten jakingo duzu Microsoft Access tresna erabilita.

 

Talde txikitan, modu teoriko-praktikoan eta giro onean honako ezagutzak barneratu nahi badituzu, zatoz gugana, eman izena!