Maitane Ormazabal Txukuntzen

“Kaosetik ordena sortzea maite dut” Maitane Ormazabal

2019/02/28

Maitane Ormazabal Larzabal espazio-antolatzaile profesionala da. Txukuntzen zerbitzu profesionalarekin ezagutu genuen Iturola Elkarlan Sorgunean eta bertan gure arteko elkarlana sortu zen.

Gaurkoan, Maitaneri elkarrizketa txiki bat egin nahi izan diogu. Berak eskaintzen duen zerbitzua ez da oso ezaguna Euskal Herri mailan, eta izan ditzakegun zalantzak ebazteko balio dezake elkarrizketa honek.

Zer da ordena zuretzat? Zein onura ekarri ditzake?

Niretzako ordena hobe bizitzeko herramienta bat da, espazio ordenatuetan bizi eta lan egitea oso atsegin baitut, onura ugari baitauzka: lasaiago bizi, hobe lan egin, produktiboagoa izan, denbora hobe kudeatu, espazio ederrak sortu.. . Baina herramienta izateaz gain, nire pasioetako bat da. Kaosetik ordena sortzea maite baitut. 

Zein etxeko txoko txukuntzea duzu gustokoen eta zergatik?

Eskeintzen ditudan zerbitzuetatik ETXEAK dira nire kuttunak eta etxeetan ARMAIRUAK dira gustokoen ditudanak. Batetik oso eskertuak izaten direlako orokorrean, edozein aldaketatxok bizi berritzen baititu. Eta bestetik, gure armairuak gure egunerokoan bide-lagun ditugulako, gure bizitzako momentu horretan nola gauden adieraziz kasu askotan. Beraz, armairuak txukuntzean armairuarekin jabeari bere egunerokoa erraztuko diodala badakit, eta horrek benetan pozten nau.

Zein bezero mota izan dituzu orain arte? Norentzat da zure zerbitzua?

Mota ezberdinetako zerbitzu eta bezeroak izan dira. Laguntza jende askok behar du espazio ezberdinak txukuntzeko (etxe, bulego, merkataritza..) arrazoiak ugari direlarik: denbora falta, ezjakintasuna, fisikoki ezintasuna, motibazio beharra, beste lehentasun batzuk, lan gehiegi…

Gure TaPuntuko bulegoan lan egin ostean, zein da zure ondorioa/ikasketa?

Batetik antolatzailearen lana ez dela batere ezaguna baina bai garrantzitsua, beste zenbait profesionalek hain kontutan edukitzen ez dituzten alorretan sartzen bainaiz. Eta bestetik, plazera izan dela zuena bezelako familia/lagun talde/kuadrilla batekin lan egitea.

Nola ikusten duzu ordena modu profesionalean lantzearena Euskal Herrian?

Nik ederki ikusten dut, beharra dagoela aspaldian konturatu bainintzen. Baina lehen esan dudan moduan oraindik antolatzailearen lana oso ezezaguna da eta bidea egin eta ezagutzera emateko lan handia dago.

Mila esker Maitane, eta zorterik onena bidean, bidelagun!

 

Partekatu: