Marka vs. Branding

2019/02/22

Askotan, gehiegitan, Branding eta Marka hitzak nahastu egiten ditugu. Horren jakitun, orain argitzen saiatuko garen moduan, bi kontzeptu desberdin direla aipatu nahiko genuke ezer baino lehen.

Zer da Marka?

Marka hitzak dauzkan esanahi ugari aurkitu ditzakegu, baina horiek guztiak, hitzak berak esan nahi duenaren definizioak izango dira soilik. Enpresa munduan ordea, beste gauza bat da marka. Enpresa baten marka zein den galdetzen dugunean, erakunde jakin batek dituen xedeengatik galdetzen ari gara. Labur esanda, enpresa bat inguratzen duen guztia da marka. Adierazi nahi dituen baloreetatik hasita, bere jarraitzaileek zein iritzi duten arte.

 

Zer da Branding?

Marka bat indartzeko egiten diren ekintzen multzoa da. Askotan enpresa kanpotik egiten diren ekintzak dira gainera. Ekintza hauek marketin-arekin zerikusia daukate eta honi esker, sortu daitezkeen bezero berriei markaren baloreak helaraztea da helburua, eta noski, bezero zaharrei, konfidantza helaraztea.

Zergatik da garrantzitsua elkar osatzea?nola lortu dezakegu?

Behin bi definizioak azaldu ostean, esan genezake bata bestea gabe ezin izango duela bere ahalmen osoa erakutsi. Oso garrantzitsua izango da biak eskutik joatea. Marka batek oso balore interesgarriak eduki ditzake baina ez badu branding on bat atzetik, ez du arrakasta handirik edukiko. Bestalde, zertarako landu branding estrategia on bat markak adierazten duen ezer ez badu erakartzen?

Hausnarketa honetatik abiatuz, garrantzitsua izango da ere, markaren garapenaren arduradunak eta branding estrategiaren arduradunak eskutik joatea, batez ere askotan, lan hau kanpo enpresek burutzen dutenean.

  • Bi noranzkoko komunikazioa egon beharko luke beti. Markak edozein filisofia aldaketa adierazi behar du branding arduradunei eta era berean, hauek, zein pauso ematen ari diren erakutsi beharko dute.
  • Helburuak zehaztu behar dira aldez aurretik. Horrela bakarrik bi aldeak norabide berean joango dira.
  • Bakoitzak bere sektorean dauden mugimenduen berri izan beharko luke. Bai batean zein bestean berrikuntzarik sortuz gero, hauek kontutan izatea beharrezkoa izanik.

Amaitzeko, ondorio gisa ondokoa aipatu nahiko genuke: enpresa batek bere marka barrutik zein kanpotik hobetzeko baliabideetan  inbertitzea ez da batere ideia txarra.  Honi esker, markaren oinarri sendoa finkatuko genuke markaren hedapenaren, garapenaren eta orokorrean, etorkizunean lagungarria izango dena.

 

Partekatu: