Marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia, ofimatika eta gaitasun pertsonalen inguruko formazioak eskaintzen ditugu TaPuntun.
Talde txikitan, modu teoriko-praktikoan eta giro onean honako ezagutzak barneratu nahi badituzu, zatoz!
Eman izena datozen ikastaroetan!
Ikastaro ireki berriak antolatzean abisatzea nahi duzu?
azaroa 2022
Excel zerrendak dinamikoki kudeatzeko gakoak
Zerrenda luzeak bildu eta kudeatzeko tresna ederra da Excel. Zerrenda horien kudeaketan Taula Dinamikoen aukera ezagutu eta iragazkiak egiten ikasiko dugu. Zure datuen kontrola hartzeko ikastaro paregabea!
Nola sortu eta zertarako erabili Reel bat Instagramen?
Egun Instagram sare sozialen artean arrakasta eta oihartzun handiena duenetakoa dugu. Teknikoki, zure lehen Reel-a sortu eta erakunde nahiz norbanako gisa zein eduki landu ditzakezun erabakitzeko, eman izena hurrengo ikastaro irekian.
Lan esparruan zure denbora eraginkortasunez kudeatzeko gakoak eta baliabideak
Lan-eginkizunak era antolatuan egin eta denbora eraginkortasunez kudeatzeko gakoak eta tresna baliagarriak menperatzea garrantzitsua da gaur egun aurrera eraman behar ditugun lan funtzio anitzak kontutan hartuta.
Meta Business Suite: Facebook eta Instagram programatzeko tresna
Zure argitalpenak eta istorioak Facebook eta Instagram sareetara tresna bakarretik bidaltzeaz gain, horiek programatu ahal izango dituzu edukien egutegia modu eraginkorrean gauzatzeko. Atera etekina tresna honi!
iraila 2022
WhatsApp Business: enpresa orrialdea, katalogoa eta erantzun automatikoak
Geroz eta ohikoagoa da enpresek WhatsApp tresna erabiltzea beraien bezero, hornitzaile edo bestelakoekin komunikatzeko. Kasu horretan, WhatsApp Business doako tresna erabiltzea hobe. Tresna horren bertsioak eskaintzen dituen abantailak ezagutu eta, enpresa gisa, horiek erabiltzeko gakoak ikasiko dituzu ikastaro honetan.
Sare sozialetan eduki erakargarriak sortzeko aplikazio eta tresnak
Eduki erakargarriak sortzea da sare sozialetan irismena eta interakzioa handitzeko bidea. Zure edukia erakargarriago egiteko hainbat aplikazio ezagutzeaz gain, tresna horiek erabiltzen ikasiko duzu ikastaro praktiko honetan.
Argazkien edizioa mugikorrarekin
Zure mugikorrarekin ateratzen dituzun argazkien edizioa SnapSeed tresnarekin egin dezakezu. Aplikazio horren erabilera egokiak, zure arlo profesional nahiz pertsonalean erabiltzen dituzun argazkien kalitatea hobetzea ahalbideratuko dizu.
Nola komunikatu modu eraginkorrean
Gure egunerokotasunean komunikazioak uste baino pisu handiagoa du. Dena den, oso ohikoa izaten da pertsonen artean modu ez eraginkor eta agresibo batean komunikatzea, horrek sortzen dituen ondorio negatibo guztiekin. Horren inguruan hausnartu eta komunikazio estilo asertibo bat lortzeko gakoak ikasi nahi badituzu, eman izena ikastaro ireki honetan.