Avatar

2022/03/03

ZER?

TaPuntuko komunikazio lantaldea indartu nahi dugu, komunikazioan, bereziki idatzizkoan eta ikus-entzunezkoan, prestakuntza eta esperientzia dituen pertsona batekin.

ZEREGINAK

  • Edukien idazketa eta zuzenketa.
  • Ideiagintza.
  • Prentsa oharren idazketa eta hedabideekin harremana.
  • Sare sozialetako estrategien lanketak.
  • Komunikazio estrategiak.
  • Ikus-entzunezko proiektuak gidatzea.

PRESTAKUNTZA ETA EZAGUTZAK

  • Hauetako bat edo baliokidea den titulu bat izatea:
    • Komunikazio gradua.
    • Ikus-entzunezko komunikazioko gradua.
    • Publizitateko eta harreman publikoetako gradua.
  • EGA edo baliokideak.
  • Ikus-entzunezkoetan ohikoak diren tresnen erabileraren inguruko ezagutza.

GAITASUN PERTSONALAK

  • Euskara maila altua.
  • Gaztelania maila altua.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

BALORATUKO DA

  • Eskatutako beste zereginetan esperientzia izatea.
  • Ekitaldien antolaketan esperientzia izatea.
  • Hizkuntza osagarrien ezagutza.
  • Ekonomia Sozialaren inguruko ezagutzak izatea.
  • Ikus-entzunezko proiektuetan ideiagintzan, produkzioan eta posprodukzioan ezagutzak izatea.
  • Berdintasunarekin zerikusia duen prestakuntza izatea.

ESKAINTZEN DUGUNA

  • Lanaldi osoa.
  • Giro ona eta baldintza duinak.

INTERESATZEN ZAIZU?

Bidali zure CV eta aurkezpen euskarria (nahi duzun formatuan) helbide honetara: info@tapuntu.eus (postaren gaian hautagaitza kontzeptua adierazi).

Hautagaitzak bidaltzeko epea: Martxoak 11.