Ziurtagiri digitala, sinadura digitala eta faktura elektronikoak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Ziurtagiriak sinadurak eta fakturak

Enpresa txiki eta ertain askok geroz eta zailtasun gehiago ditugu digitalki hainbat kudeaketa aurrera eramateko. Zailtasun  hauei aurre egin eta inbertsio handirik egin gabe, beharrezkoak diren baliabide eta eman beharreko pausuen inguruan azalpenak emango ditugu ikastaro honetan.

Ikasgai-zerrenda

  • Ziurtagiri digital motak eta hauek lortzeko pausuak
  • Faktura elektronikoak aurrera eramateko E facture programaren inguruko azalpena
  • Lagungarriak izan daitezkeen kontsultarako erakundeak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2020ko abenduak 15 (asteartea)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.