Ikasi sareetan arrakasta duten bideoak egiten

IRAKASLEA

Arkaitz Sukuntza Alkorta

  • Teknologia berrien irakaslea 2008tik
  • Web 2.0 eta sare sozialetan berezitua
  • Marketin digitalean aritua
  • Sarean.eus atari teknologikoan kolaboratzailea

Gaur egun sare sozialetan arrakasta eta oihartzun gehien duten bideoak aztertu eta sortzen ikasiko dugu. Bideoen joerak, teknika berritzaileak eta bideo biralen ezaugarriak ikusiko ditugu. Era berean, bideo horiek sortu ahal izateko teknikak ikasiko ditugu.

Ikasgai-zerrenda

  • Sare sozialen bideoen ezaugarriak
  • Bideo biralen estruktura egokia
  • Adibide egokiak eta erreferente onak
  • Joera diren bideoen teknikak
  • Praktikak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2024ko ekainak 13 (osteguna)
Ordutegia:9:00-13:00
Orduak guztira:4
Lekua:Zubiaurrenea 6, Usurbil
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:40 €

Eman izena ikastaroan

Eman izena ikastaroan beheko formularioa erabiliz. Izen-ematea baieztatzeko pausoen berri ematen duen posta elektroniko batekin erantzungo dizugu berehala.

Izena emateko azken eguna: 2024ko ekainak 7 (ostirala)

    Bai Ikastaro hau oparitu nahi baduzu, hautatu lauki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara opari bono bat helarazteko

    Idatzi honako segurtasun testua, mesedez:

    captcha

    Arduraduna: TaPuntu. Entitatearen izen ofiziala: TaPuntu kooperatiba elkarte txikia. IFZ: G75137216. Helbide postala: Zubiaurrenea, 6. 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Telefono zenbakia: 943046771. Posta elektronikoko helbidea: info@tapuntu.eus

    Zuk igorritako informazioa gure enpresaren izenean kudeatzen dugu, gure zerbitzua eskaini eta zurekin harremanetan jartzeko. Igorritako datu horiek, harreman komertzialak irauten duen bitartean mantenduko ditugu, edota lege betekizunak errespetatzeko beharrezkoak diren urteetan zehar.

    Datu pertsonal horiek ez zaizkie hirugarren batzuei helaraziko, beti ere legeak behartzen ez gaituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaile aldetik, ondorengo eskubideak dituzu: TaPuntuk zein datu pertsonal kudeatzen dituen ezagutzea, datu horietara sarbidea izatea, datu horiek aldatzea, datu horiek ezabatuak izatea eta, azkenik, datu horiek berriro erabiliak izango ez direnaren bermea jasotzea.

    Hori dela eta, zure datu pertsonalak jasotzeko baimena eskatzen dizugu, zure oniritzia jaso nahi baitugu.

    Pribatutasun politika onartzen dut