Meta Business Suite: Facebook eta Instagram programatzeko tresna

IRAKASLEA

Arkaitz Sukuntza Alkorta

  • Teknologia berrien irakaslea 2008tik
  • Web 2.0 eta sare sozialetan berezitua
  • Marketin digitalean aritua
  • Sarean.eus atari teknologikoan kolaboratzailea

Zure argitalpenak eta istorioak Facebook eta Instagram sareetara tresna bakarretik bidaltzeaz gain, horiek programatu ahal izango dituzu edukien egutegia modu eraginkorrean gauzatzeko. Atera etekina tresna honi!

Ikasgai-zerrenda

  • Facebook eta Instagramen lotura
  • Meta Business Suite tresna: mugikorrean eta ordenagailuan
  • Argitalpenak sortu eta programatu
  • Istorioak sortu eta programatu
  • Aukera gehigarriak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2022ko azaroak 22 (asteartea)
Ordutegia:10:00-12:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30 €

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.