Igeltxo marra batengatik 10.000$

,

2019/07/12

Agian entzungo zenuen inoiz, zerbitzu teknikoek kobratzen duten dirutza ez dela torloju bat estutzeagatik, baizik eta zein torloju estutu behar den jakiteagatik. Oso pertsona gutxik dakite ordea, istorio hau benetan gertatu zen egoera batetatik sortua dela.

XX. mendeko lehen erdian, Henry Ford enpresariak bere lantegietako batean, energia sorgailu batekin arazoak izan zituen, eta momentuko ingeniari onenetako batekin jarri zen harremanetan sorgailu horri zer gertatzen zitzaion jakiteko. Charles Proteus Steinmetz zen bere izena, Thomas Edison eta Nikola Tesla-rekin batera, elektrizitatearen zabaltzeari behin betiko bultzada emango ziona.

Steinmetz lantegira iritsi zenean, arkatz bat, libreta bat eta kamantza bat eskatu zituen. Bi egunetan zehar (baita gauetan ere), notatxoak hartzen ibili zen. Bukatu zuenenan, eskailera luze bat, neurketarako zinta eta igeltxo bat eskatu zituen.

Eskailera hartu eta ahal moduan sorgailuaren goiko aldera igo zen, eta bertan igeltxoarekin marka bat egin zuen. Jeistean, langileei eginbeharrekoak azaldu zizkien eta ordutik aurrera generadoreak ez zuen arazo gehiagorik eman.

Egun gutxitara, Ford jaunari faktura iritsi zitzaion. Garai hartako 10.000$-ekoa zela ikusi zuen. Harrituta, bueltan bidali zuen faktura, zehaztapen handiagoko faktura berria eskatuz.

Egun batzuetara faktura berri bat iritsi zen, oraingoan zehaztua:

Igeltxo marra egitea:                          1$
Igeltxo marra non egin behar den jakitea:  9.999$
-------------------------------------------------
Guztira:                                  10.000$

Ford jaunaren jakinmina asetuta, beste inongo kexarik gabe ordaindu zuen faktura.

Baina, zergatik txapa hau?

Oso erraza da. Gure lanbide polit honetan, tamalez ez da arraroa izaten bezero potentzial bati aurrekontu bat garesti iruditzea. Gaur egun ohikoa izaten da Photoshop, InDesign edo Illustrator bezalako programak izatea, eta ondorioz, logotipo bat, katalogo bat, eta antzekoak egitea erraza dela dirudi. Baina benetan balioa duena, ez da gauza horiek egitea. Zergatik eta zertarako egiten ditugun jakitea da, balioa ematen diona.

Artikulu hau irakurtzen duen inor, orain gai bada balio hori ulertzeko, zerbait lortu dugunaren seinale.

Partekatu: