Sustraitu, loratzeko

2019/06/21

Lau. Oinarria. Lekua. Egonkorra. Ari gara loratzen, malgutasunetik, haizearen doinuarekin dantzan.

Lau hankako proiektua gara orain. Hasierako zutik jartzeko saiakeran, errenka ibili ginen maiz, bi hankekin ibiltzen ikasi arte. Erori bai, baina zutik jartzeko helburu finkoarekin. Bi hanketatik hiruetara, eta milaka hankasartze izan ondoren egonkortuz goaz, bidean, mantso baina ziur. Laugarren hankarekin oinarria aurkitu dugu, egonkortasuna. Eta abiatzera goaz.

Sustraiak behar du non errotu, leku egokian, libre eta sendo. Garbi dugu, sustrai sendorik gabe ezin dela landarerik hazi, loratu. Ezin duela eman. Oinarria osasuntsua eta egonkorra bada lorea indartsu eta erraz loratuko da. Eta koloretsu!

Malgutasunez ari gara loratzen, mugimendu konstantean. Eguzkiaren bidera egokitzen, haizearen musikarekin etengabeko dantzan. Bat egiten. Irudi eta forma berriak sortzen. Egokitzen. Ikasten. Eta gurea zabaltzen, ematen. Bideaz gozatzen ari gara, helburuari so, bide berrien bila, etengabeko hazkuntzan.

Laugarren urtea ospatzen dugu TaPuntun! Zortzi pertsona eta hamaika bidelagun.
Guztioi, eskerrik asko!

 

Partekatu: