Ekaina, uztaila eta abuztua ikasteko erabiliz!

,

2019/06/07

Marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia, ofimatika eta gaitasun pertsonalen inguruko formazioak eskaintzen ditugu TaPuntun. Ekaina, uztaila eta abuzturako ikastaroen eskaintza berezia antolatu dugu.

 

EKAINEKO IKASTARO IREKIAK:

Ikasi aldizkariak eta eskuorriak maketatzen InDesignekin! – Ekainak 24

Proiektu baten irudi grafikoa garatu ostean, informazio zehatzagoa komunikatzeko eskuorri eta aldizkariak osatzeko beharra suertatu ohi da. Ikasi hauek Adobe InDesign tresnarekin osatzen.

Eman mugimendua irudiei After Effectsekin! – Ekainak 25

Ikastaro honi esker zure irudiei edo internetetik jasotako baliabideei mugimendua ematen ikasiko duzu. Eman bizia zure irudiei eta sortu bideo ikusgarriak!

Nola egin Brainstorming saio eraginkorrak? – Ekainak 26

Ideia zaparradarekin helburua betetzen duena aukeratzeko, zer izan behar dugu kontutan? Nola bildu lantaldearekin Brainstorming saio eraginkor bat osatzeko?

Diseinuak egiten ikasi Canva tresnarekin! – Ekainak 27

Ikastaro honi esker Canva tresna ezagutu eta praktikatu ahal izango duzu. Doako tresna honekin web edo sareetarako, azken finean Interneterako, edukiak diseinatu eta sortu ahal izango dituzu.

UDAKO IKASTARO IREKIAK

Udarako, ordea, iraupen gehiagoko ikastaroak antolatu ditugu, 9 eta 15 ordu arteko formazio sakonagoak. Modu honetara ikasketa prozesua praktikoagoa izan daiteke.

 

Bideogintza mugikorrarekin! (14-18 urte) – Uztailak 4,5,8,9 eta 10

Bideo bat osatzeko gidoia egiten ikasteaz gain, mugikorrarekin grabazioa egingo dugu. Jasotako irudiekin eta aplikazioen laguntzaz, bideoa editatu eta emaitza paregabea lortuko dugu!

Marketin digitaleko plan bat garatzen! – Uztailak 16,18,23,25,30

Marketin plan baten zatiak ezagutzeaz gain, martxan jartzeko gakoak ikasiko dituzu ikastaro honetan. Estrategian oinarrituko gara eta marketin ekintzak jorratuko ditugu.

Diseinu grafikoan hastapen praktikoa – Abuztuak 5,6,7,8 eta 9

Diseinu grafikoaren hastapenerako ezagutza teorikoez gain, Adoberen aplikazio erabilienetan hastapen praktikoa egingo dugu: Photoshop, Illustrator eta InDesign ezagutuz.

Sare sozialak eta pribatutasuna gure haurrentzat (gurasoak) – Abuztuak 12,13 eta 14

Gure seme-alabak sare sozialetan eroso aritzen dira, baina ez da berdina gertatzen gurasookin askotan. Irakasteko ikasi behar delako, etorri eta landu gurekin sare sozialen pribatutasun aukerak, eta heldu lasai etorkizunari!

 

Talde txikitan, modu teoriko-praktikoan eta giro onean honako ezagutzak barneratu nahi badituzu, zatoz gugana, eman izena!

Partekatu: