2019/05/31

WordPressen lan egiteko baliabide grafikoak

 

Diseinatzailea izan ala ez, askotan baliabide gutxirekin edo gabe aurkitzen gara webgune bat martxan jarri edo berritzeko beharra dugun une horietan.

Arazo horri aurre egiteko, egile eskubide gabeko eta doako baliabideak eskaintzen dituzten atari asko daudela jakinarazten dizugu. Hemen hauetako adibide batzuk.

 

ARGAZKIAK

Jakin badakigu kalitatezko argazkiak lortzea nahiko zaila dela… bueno… zela! Hementxe hauek lortzeko pare bat tresna:

 

 

Unsplash

Beraien webgunean leloan adierazten den bezala, “nahi duzuna egin dezazun”, kalitate altuko argazkiak jeitsi ditzakezu bertatik. Bilatzailea dauka gai desberdinetan sailkatutako argazkiak bilatzeko eta bertan harpidetuz gero, hamar egunero hamar argazki berri lortu ditzakezu.

 

 

Pexels

Pexels dauden irudi bankuen onenetarikoa da gure iritziz. Bertan bai doako zein deskargatzeko ordaindu beharreko irudiak aurkitu ditzakegu eta beraiekin nahi duguna egin dezakegu, ez baitute egile eskubiderik izango eta. Jarraian bideoak lortzeko atariez hitz egingo dugun arren, kalitatezko bideoak deskargatzeko tresna aproposa dela azpimarratuko genuke ere.

 

BIDEOAK

Youtubeko kanala sortu eta bertan bideoak igotzea izango da beti egokiena, ondoren gure webgunean esteka adieraziz. Horri esker ez genuke gure webgunearen abiadura kaltetuko.  Baina askotan beharrezkoa da bideoa bera webgunera igotzea.

Aipamen hori egin ondoren, hemen uzten dizkizuegu bideo txukunak jeisteko hainbat baliabide:

 

 

Videvo

Azken aldi honetan orrialde honek bere aukerak asko hobetu ditu  kontutan hartu beharreko ataria bilakatuz. Kategoria ezberdinen arabera sailkatzen dituen bilatzaile oso intuitiboa dauka eta filtroak, eta kalitateak aukeratu ditzakezu ere. Sartu eta esango diguzue!

 

 

Pixabay

Pixabay denontzat ezaguna da, baina bere irudien katalogoarengatik, gutxik dakite beraien bideo artxiboa argazkiena bezain edo hobea dela. 4K eta HD kalitatezko bideoak daude eta hauetako tresna gehienek bezala, bere bilakaitzea oso erabilerraza da.

 

IKONOAK

Nahiz eta beti da hobeto bakoitzak bere ikonoak egitea, askotan presak direla eta edo ezagutza ezagatik, lortu egin behar ditugu. Orrialde askotatik jeitsi ditzakegu ikonoak baina hemen bakarra jarriko dugu.

 

 

Flaticon

 

Flaticon webgunean mota guztietako ikonoak aurkitu ditzakegu, kolorezkoak, beltzak, linealak, flat design… Artxibo formatu askotan deskargatu ditzakezu ikonoak: PNG, SVG, EPS eta PSD. Ordaintzeko bertsioan ikono hobeak aurkitu ditzakegun arren, doakoak ez dira bat ere txarrak.

 

Edozein ataritik deskargatzen dugun guztia disenatzaileentzako ohikoak diren programetan erabiltzeko konfiguratu ditzakegu. Corel Draw, Illustrator, Photoshop…. Baina askotan gertatu daiteke programa lan egingo dugun ordenagailuan programa hori instalaturik ez edukitzea. Ez kezkatu, online badaude ere webguneak lan hori egiteko, baina tamalez, webgune horietaz beste egun batean hitz egingo dugu :-).