hitzaldia

Diskurtso on bat garatzeko aholkuak

2019/05/03

Diskurtso egoki bat eraikitzea ez da lan erraza izaten, diskurtso horren eszenatokia zein publikoa edozein izanda ere. Gutako askori ezinegona murgildu ohi zaigu gure gorputzean, horrelako lan bat burutu behar dugula jakiten dugun lehen unetik. Izan ere, gure ongizate-gunetik kanpo geratzen den ekintza izaten baita.

Segituan, urduritasuna gorputzean sartu, gure barrenean galderak etengabean sortu eta milaka zalantza otzen joango zaizkigu eta zaila izango zaigu guzti horri aurre egitea.

Zer esan?, Nola esan?, Zertarako esan? Zeinentzat esan?…

Gauzak honela, ohikoa izaten den egoera honen jabe, artikulu hau sortzea erabaki dut, hitzaldi on bat egiteko aholkuak bertan barnebilduz:

  1. Atentzioa lortu: hasieratik bukaeraraino, hartzaileen atentzioa lortu eta mantentzea garrantzitsua izango da.  Diskurtsoaren martxa moztu, galdera erretorikoen bidez zein publikoaren parte hartzea eskatuko duten ekintzen bidez. Horri esker, hartzaileak interesa ez galtzea eta entzuten jarraitzea lortuko dugu.
  2. Oinarrizko galderak erantzun hasieratik: gure ongizate-gunetik kanpo geratzen den egoera bat izanda, urduritasunagatik zein ohitura faltagatik, oinarrizko informazioa hasieratik eskaintzea ahaztu egiten zaigu askotan. Hori ekiditeko, hitzaldia eskaini baino lehen, gai orden bat sortzeak lagundu dezake, garrantzia duten gaiak ahaztea ekidinez.
  3. Zifrak eskaini: gure diskurtsoan zehar, zifrak eskaintzea lagungarria izango da beti. Segurtasuna eta sinesgarritasuna eskaintzeaz gain, gure diskurtsoaren zati bat, arrazionalki azaltzeko aukera eskainiko baitigu.
  4. Laburtu: hartzailearen lekuan jarri eta berarentzat baliagarria izango den informazioa eskaintzeak, bera ez aspertzea eta garrantzitsuak izan ez daitezkeen ezaugarriak aipatzea ekidingo digu. Zerbait azaltzeko orduan, den den azaltze nahi horrek, akats bat burutzea sorrarazten digu askotan: informazioaren gainkarga eragiten dugu nahigabe. Beraz, publikoarentzat interesgarria izan daitekeen hortan zentratu beti gidoia sortzerako orduan, lehen ekintza berarekin enpatizatzea izango delarik.
  5. Hartzailea kokatu: gure diskurtsoaren zergatia eta hartzailearengandik behar duguna argi eta garbi azaltzea besterik ez da izango. Horri esker, testuinguru berdinean kokatuak egongo gara hasieratik.
  6. Grina: ilusioa, gogoa eta motibazioa izatea, lagungarria izango da zure publikoaren sinesgarritasuna lortu, beraien atentzia mantendu eta hitzaldia motz geratu zaiela sentiarazteko.

Gaurkoz, nahiko. Zure hurrengo diskurtsoa prestatu eta egoki burutzeko gako batzuk ikasi izana espero dut. Zorte on aldez aurretik lagun!

Partekatu: