2019ko diseinu grafiko tendentziak

2019rako 8 Diseinu Grafiko joera

,

2019/04/26

Nahiko sartuak gaude 2019. urtean eta lehen lauhileko honetan ikusi ditugun diseinu grafiko joerak erakutsiko ditugu gaur; 8 joera, hain zuzen ere.

1. Kolore biziak

Arrosa kirrinkaria, beilegia, koral dizdiratsua, urdin biziak…

2019. urtera pop mugimendua iritsi da, kolore pastelak atzean utzita.

Aurten koloreak biziagotu egin dira. Kolore paletan dauden kolore biziak hartzen badituzu, ez zara modaz kanpo geldituko!

Kolore eztanda hau edozertarako erabil dezakegu: informeak, infografiak, kanpainak…

2. Tipografia

Tipografiaren garrantzia argi geratu da urte honen hasieran. Argazki/marrazkiari garrantzirik kendu gabe, tipografiak ahaztuta zeukan garrantzia berreskuratu du.

Bold tipografiek irakurtasun bikaina dute bai online, bai offline eran eta hauek erabiltzeko beldurra galtzea komeni da.

3. Etorkizuna

Hau izango da joera nagusia 2019. urtean: testuretan oinarritutako estetika futuristak, patroiak, kolore biziak… Diseinatzaileen kreatibitateak ez du lan makala urte honetan.

4. Argitasuna & Iluntasuna

Diseinu bereko 2 bertsio egiten ari dira enpresa batzuk. Bertsio bat kolore ilunarekin eta bestea argiarekin. Hau ere joera da aurten.

5. Degradatuak eta duotonoak

3D itxura ematen duten degradatuak iritsi dira. Batez ere mugikorretarako pentsatutako euskarrietan erabiltzeko egiten ari dira.

6.  Kolore Minimalistak

Dena ez da txuria ala beltza; oraingoan, kolorea sartzen ari da diseinuetan.

7. Eskuz egindako ilustrazioak

Eskuz egindako ilustrazioek gure lana pertsonalizatzen dute. Horrek balioa eta esklusibitatea ematen dio emaitzari.

 

8. Benetazko argazkiak

Erabiltzen ari diren argazkiek editatu gabekoak dirudite, mugikorrarekin egindakoak. Ez dira betiko stock orrialdeetan aurkitzen direnak bezalakoak.

 

Partekatu: