2018/04/13

5G Teknologia

Seguraski, dagoeneko 3G eta 4G kontzeptuak entzunak izango dituzu, Wifi sare batera konektatuta ez zauden bakoitzean, zure mugikorrean etengabean ikusteko aukera izango duzu eta. Dena den, nahiz eta ikusiak izan, gure zalantzak ditugu kontzeptua bera guztiz ulergarria izango ote den edo ez.

Gauzak honela, gaur egun, adituak 5G teknologian pentsatzen hasiak direla jakinarazten dizugu. Bai horixe, askok 4Gra oraindik ohitu ez diren garai honetan, 5G teknologiaz ari dira dagoeneko!

Baina, zer da zehazki 5G teknologia eta zertarako erabiliko da? Noiz izango dugu teknologia honetan baliatzeko parada? Zein abantaila ekarriko dizkigu erabiltzaile arruntei? Eta enpresei?

Galdera guzti hauek ebazteko helburuz eta teknologia honi buruz entzun eta esan dena artikulu bakar batean biltzeko asmoz, sortu dugu gaurko sarrera.

Zer da 5G teknologia eta noiz izango dugu probatzeko aukera?

5G teknologia erreboluzioa dela diote, etorkizuneko arazo teknologikoak ebatziko dituen teknologia bezala definitua. Gailuen interneterako konexio-abiadura ia %50ean handituko du, 1GB/segunduko abiadura lortuz eta, era berean, teknologia hau ahalik eta pertsona gehiagorentzat izatea posible egingo du, hori da behintzat bilatzen duen helburu nagusia.

Datei dagokionez, badirudi komertzialki 2020. urtera itxoin beharko dugula teknologia honetara egokitu daitezkeen gailuak erosi ahal izateko. 2018an zehar, Espainiako bi hiritan probak egiten ari dira, Segovia eta Talavera de la Reinan hain zuzen ere. Froga hauek egin ostean, 2019. urtean, teknologia honen inplementaziorako bigarren fasean sartuko gara. Fase horretan, beste hiri batzuetan probatzen joatea da asmoa.

Zertarako 5G?

Teknologian etengabe etorriko denera aurreratu izan ohi dira adituak. Mugikor edo gailu berri bat estreinatzen ari den bitartean, laborategi fasean bi urte barru erabiliko dugun horretan lanean dabiltzate.

Zergatik baina? Industriak behar hori ikusi duelako. Dena den, ez dezagun pentsa, erabiltzailearentzat pentsatuta dagoen zerbait dela soilik, azken finean teknologia aurrera  joanez gero, edozertarako izan daiteke probetxuzkoa eta. Pentsa dezagun edozein gailutan, informazioa geroz eta azkarrago jaso eta emititzeko gai bada, baliabide gehiago izan eta eskaini ditzake. Hori dela eta, 5G teknologiarekin gauzen internetaren eboluzioa espero da.

Gauzen Internet

Gailu edo objektu ezberdinak egon daitezke sarera konektatuta, eta sare honen teknologia aurreratua bada, honek ekar dezakeen abantaila neurtzea zaila egiten da orain. Makinek, makinekin hitz egin ahal izango dutela esaten da, kotxe automatikoak askoz hobe funtzionatuko dute, medikuntzarako aurrerapenak etorriko dira, dron bat baino gehiago batera gidatu… Guzti hau ikusteke dago, teknologia berria errealitate bihurtu arte ezingo baita honekin frogarik egin. Baina azkartasunarekin bat gailuen aukerak hazi egiten dira, eta kasu honetan 4Gtik 5Gra, aukera hauek bikoiztuko direla aurreikusten da.

Gauzen internet

Gauzen interneteri buruz gehiago jakin nahi? Ez galdu Sarean.eus atarian Internet of Things-ri buruzko beste artikulu hau!

Azkar doa teknologia aurrera, gure gizartearen beharretara aurreratuz, eta era berean behar berriak sortuz. Horren azkar doan mundu honetan, argi dago, ezin atzean geratu!