Blogs

Google SERP snippet

Google-en SEO-rako deskribapenekin bueltaka

2018ko martxoan (duela hiru hilabete) idatzi genuenez, Google deskribapen luzeagoak erakusten hasia zen SERP edo emaitzen orrialdean. Baina, abiadura bizian aldatzen den mundu honetan, hiru hilabete ez dira ezer… zeren, 2018ko maiatza erdialdean aldaketa berriak iritsi ziren deskribapen hauetarako. Ordutik, Google lehen baina deskribapen motzagoak erakusten hasi da.

Zenbateko luzaera duten? Ba zaila da zehatz esatea. Webgunearen eta gailuaren arabera, luzaera ezberdina dute SEO deskribapen hauek. Ea argi pixka bat jartzerik daukagun.

SEO deskribapen luzeagoak ala motzagoak: zein da gomendioa?

Ba askotan gauza bat txuria ala beltza izan behar den jakin nahi dugu, erdibidean gama zabala dugula kontuan izan gabe. Kasu honetan, deskribapenekin gomendio nagusia antzekoa da: ez zaitez erotu, garrantzitsuena kalitatezko edukiak sortzea da, gero 160 karaktereko deskribapen ona osatu, eta hortik aurrerakoari ez garrantzia gehiegi eman. Zergatik? Ba ezingo dugulako %100ean kontrolatu.

Aurreko batean, Google bilatzailearen arduradun nagusienetakoa den Danny Sullivan-i galdetu zioten ea konfirma zezakeen orain deskribapenak motzagoak diren edo ez. Erantzuna, esanguratsua:

Sullivan-ek dioenez, ez dago luzaera finkorik. Kasu batzuetan, gainera, nahiz eta deskribapena zehaztuta daukagun, erakusten den testua web-orriko edukitik hartu dezake Google-ek.

Azken hilabeteetan aspaldian ez bezalako aldaketak jasaten ari da Google-en bilatzailea. Beraz, lehen esan bezala, ez larritu, kalitatezko edukiak sortu, 160 karaktereko deskribapen ona osatu, eta ea zer egiten duen Google-ek. Beti izango dugu gauzatxoak zuzentzeko aukera.

Partekatu: