2018/05/25

Canva: eduki erakargarria sortu eta publikatzeko doako tresna

Irudiak horrenbesteko pisua duen aro honetan, geroz eta garrantzitsuagoa da eduki bisualak sortzeko gaitasuna izatea. Diseinu grafikoaren munduan, irudiaren teoriatik hasita koloreen teoriara, ikasteko asko dago. Dena den, tresna bat behar dugu buruan dugun hori, edo testu prozesatzaile batean duguna, euskarri batean bihurtzeko.

Diseinurako hainbat tresna ditugu; Adobe Photoshop, Illustrator, InDesign… baina web 2.0 tresna bat aurkeztu nahi dizuegu gaur; Canva.

Zer da Canva?

Irudiak sortzeko doako online tresna bat da. Canva-k interface erakargarria eta erabil erraza du, eta honi esker modu errezean hainbat euskarri diseinatu ahal dira bertan.

Zer egin daiteke Canva erabiliz?

Argazki edizioa:

  • Argazkiei testua gehitu
  • Efektuak
  • Pegatinak
  • Ikonoak

Dokumentuak sortu:

  • CV
  • Postalak
  • Infografiak
  • Txartelak
  • Sare sozialetarako edukiak

Nondik hasi?

Canva.com webgunean sartu beharko zara eta kontu bat sortu. Hortik aurrera txantiloi bidez edo tresna zerotik erabiliz has zaitezke diseinatzen.

Canva tresna ikasteko, eta bide batez aipaturiko guztia praktikan jartzeko, ikastaro bat antolatu dugu TaPuntu-n. Datorren ekainaren 13an gurekin tresna hau ikasteko aukera daukazu, goizez (9:30-13:30) edo arratsaldez (16:00-20:00), nahiz euskaraz edo gaztelaniaz izan daiteke tailerra. Izena eman nahi baduzu, sartu formulario honetan eta bete zure datuak.

Ikasi diseinatzen Canva tresnarekin!