Blogs

proiektuak

Zure denbora eraginkortasunez kudeatzeko gako nagusiak

Lanean, baita esparru pertsonalean ere, denbora egoki kudeatzen duzula uste duzu? Galderari ezezko batekin erantzun badiozu, lasai egon, horretarako gaude hemen eta!

Zu bezala, profesional ugari daude egunaren orduak motz gelditu, eta ezer gutxi egin dutenaren sentsazioarekin etxera doazenak.

Hori dela eta, gaurko sarrera honen bidez, zure denbora eraginkortasunez kudeatzeko gako nagusi batzuk helarazi nahi dizkizugu. Argi dugu hasiera batean kosta egingo zaizula baina zure buruari aukera bat eman nahi?

Denbora eraginkortasunez kudeatzeko gako orokorrak

Hementxe uzten dizuegu arloka antolaturiko hainbat aholku edo gomendio:

  • Egunaren irekiera eta itxieraren garrantzia:
    • Eguna hastean eta bukatzean, plangitza egiteko tartea hartu. Horretarako tresna bakarra erabili beti.
    • Eguneko helburuak jarri eta hauek lortzekotan, “sari” txiki bat eskaini zure buruari.
    • Lan luze eta pisutsuak zati txikitan banatu, eta ahal bada, baita egun ezberdinetan zehar ere.
    • Kontuz denbora lapurrekin (telefono dei luzeak, kafe makina eta komunera egiten ditugun bisitak, WhatsApp…)!
  • E-postak:
    • Irakurketa eta erantzuteko ordutegi zehatz batzuk finkatu (posible den kasuetan). Ordutegi horretatik kanpo, programa itxi.
    • Jasotzen dituzun posta elektroniko guztiak artxibatzeko irizpide batzuk pentsatu eta errespetatu.
    • Erantzun errepikakorrak txantiloi batean jaso eta erabali (ez galdu denbora erantzun berdina behin eta berriz idazten).
  • Telefonoa:
    • Arreta ordutegi bat finkatu.
    • Erantzun beharreko deiak sistema bakar batean gorde eta hauek itzultzeko garaia iristean, bata bestearen ondotik erantzun.
    • Dei bat egin aurretik, lortu beharreko informazioa idatzi eta deia egiten ari zaren bitartean oinarri gisa erabili.
    • Kontuz deia gehiegi luzatzearekin. Adeitasunez jokatu baina ez luzatu gehiegi.
  • Bilerak:
    • Hitzordua finkatzeko orduan, hasiera eta amaiera ordua proposatu eta beste alderdiarekin adostu.
    • Bilera informatiboak: posible den kasuetan, arratsaldez burutu. Bilera parte hartzaileak ordea, goizez antolatzen saiatu.
    • Bilera burutu ahal izateko, moderatzaile lanetan egongo den pertsona adostu eta aurrez akta prestatu.
    • Behin bilera amaitu ostean, akta gainontzeko pertsonekin partekatu, bertan onarturiko adostasunak eta eginbeharrak azpimarratu eta behar izanez gero, hurrengo bilera data finkatu.

Gehiago jakin nahi?

Horrela bada, TaPuntun lau orduko ikastaro ireki bat antolatu dugula jakinarazten dizugu: hain zuzen ere, “Proiektuak modu egokian kudeatzeko tresnak” deituriko ikastaro irekia.

Data eta ordutegiari dagokionez, 2018ko ekainaren 11ean finkatu dugu ikastaroa, ondoko bi ordutegi aukerak eskainiz: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 (izena emateko orduan, hobeto datorkizun ordutegi zein hizkuntza aukeratzeko aukera izango duzu).

Interesa izanez gero, ikastaroaren deskribapen fitxaren bidez eman dezakezu izena. Bertan topatuko dituzu ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak.

Zure lan orduak askoz ere eraginkorragoak bilakatu nahi?

Partekatu: