2019/09/06

Iraila, gure buruak asmo onak planifikatzeko erabiltzen duen hilabetea da.

Kirola egin, ondo jan, hizkuntzak ikasi… ahalko duzunaren sentsazioa duzu! Dena den, ikerketen arabera, irailean zehar gure buruari jartzen dizkiogun asmo onen %10a soilik betetzen dugu. Gutxiegi?

Zientifikoki badago azalpena

Gure buruari jokaerak automatizatzea gustatzen zaio, funtzionaltasuna bilatzen du, eta gehiegi pentsatu gabe egiten ditugun gauzenganako joera du. Modu honetan ez du energia handirik gastatu behar.

Berria den guztiari uko egiten dioten neuronak ditugu. Honi esker adibidez, lekua dugu sormenerako, beraz, nolabait ere, lan ona egiten dutela esan genezake. Eta Homo sapiens-ak poeta, musikari, asmatzaile, astronauta edo marrazkilariak bagara, ohiturei esker da. Arraroa egiten zaizu ezta?

Gizakiok ez dugu ohiturekin loturarik nahi izaten. «Bizitza zaila litzateke zenbait zeregin ezin bagenitu azkar egin, eta hori da ohituren xedea», dio Christina Gremel-ek, San Diego Unibertsitateko irakasleak. «Baina ohitura aldatzen denean helburua ez badugu lortzen, ondorioak oso txarrak izan daitezke». Hori dela eta, gure garuneko bigarren plano batean, ohitura eta helburu batekin egiten diren ekintzen (asmo onak bezala ezagunagoak) arteko lehia bizia gertatzen da.

Errutinak badu arma indartsu bat, besteak beste: endocannabinoideak, marihuanaren antzeko efektua duen sustantzia naturala. Ohiturak 1 – Asmo onak 0.

Eta hori gutxi balitz, ohiturek badute beste arma bat ere. Adibidez, iraganean plazeraren sentsazioa bizi izan dugunean, edozerrek sentsazio hori gogorarazten badigu, gure garunean dopamina izango da nagusi, motibazioaren neurotransmisorea. «Ezin dugu gure atentzioa guztiz kontrolatu, eta hori dela eta, dietan jarri bagara, ezingo dugu burutik kendu asko gizentzen duen, baina aldi berean horrenbeste gustatzen zaigun jaki hori», dio Susan M. Courtney-ek, Johns Hopkins Unibertsitateko ikertzaileak.

Hau irakurri eta gero, ez ditut zure asmo onak zapuztu nahi, hauek ohitura bilakatzea zure esku dago eta!

Ekin lehiari!