2019 kolorea

Arrosa korala

2019/01/4

Ba al dakizu Pantone etxeak urtero kolore baten joera iragartzen duela? Bada, aurtengo kolorea arrosa korala izango omen da, edo konkretuago esanda, living coral. Berain hitzetan, kolore hau bizia da, dinamikoa eta energikoa. Teknologia berriak eta sare sozialak egunerokotasunean bizi ditugun bizimodu honetan, kolore honek alaitasuna ematen digu, alaitasuna ematen dizkiguten jarduerak sustatuz. Zuri zer iruditzen?

Zehazki hau da 2019ko kolorea: PANTONE 16-1546 Living Coral

Eta zerekin nahas daiteke kolorea? Ozeanoaren kolore urdinak oso joku ona egiten du arrosa koralarekin (ikus goiko irudian).

2019an ikusiko al dugu logotipo, kartel edota euskarrietan arrosa korala?

Partekatu: