2021/04/09

Tipografien konbinazioei dagokienez, asko idatzi da, eta horri buruzko webguneak ere badaude. Bertan, zure disenua hobeto gelditu dadin zein tipografia erabili ditzakezun azaltzen dute.

Guk gaur ez dizuegu mota honetako aholkurik emango: “Familia tipografiko batek serif eta sans serif tipografiak baditu, erabili itzazu“. Ezta “aukeratu estilo bera ez duten bi iturri” ere. Ziur gaudelako irakurri dituzuela, eta bestela, bideo honetan denok ikus ditzakezuela.

Tipografia konbinazioa zuzen edo oker aukeratzea lanaren onarpenerako oso garrantzitsua da.

Horregatik, 7 tipografia-konbinazio dakarzkizuegu, ordainpekoak zein doakoak, eta hauek ikusita seguru asmatuko duzuela konbinazioa egiterako orduan. Izan ere, ondo dago honakoa galdetzea: “zer tipografiarekin konbina dezaket?“.

Beraz, gehiago luzatu gabe, has dadila jaialdi tipografikoa!

1. Helvetica Neue & Garamond

Ikus dezakezuen bezala, tipografia-konbinazio klasikoen artean klasikoenetako batekin hasiko gara. Beti asmatuko duzu tipografia-konbinazio hau erabiltzen baduzu. Hori bai, ez da originalena, baina aizu, originaltasunaren hori gehiegi baloratuta dago, ez? Gainera, Helvetica testuarentzako eta Garamond izenburuetarako erabili ditzakezu.

2. Univers & Caslon

Aitortzen dugu, Univers gure familia tipografiko gogokoenetako bat da. Hau beste konbinazio klasiko bat da, baina aurrekoa baino gutxiago ikusia. Caslon oso tipografia dotorea da eta unibertsoaren izaera eta geometriarekin kontrastatzen du. Beraz, badakizue, beste konbinazio irabazle bat duzue aurrean 😉

3. Trade Gothic & Sabon

Neri gehien gustatzen zaidan tipografia Trade-a da eta aizu! Sabon bezelako tipografia moloi batekin konbinatzen bada emaitza sekulakoa da, baietz?

4. Museo & Museo Sans

Familia batek serifadun eta serifa gabeko tipografiak baditu, konbinatu, aditzen?

5. Lato & Merriweather

Orain web tipografien mundura iristen ari gara. Izan ere, webgune bat egiterakoan beti da zaila tipografiak konbinatzea, baina aitortu behar da Google Fonts-i esker dena errazagoa bihurtu dela. Lato eta Merriweatherena, beharbada, web tipografien konbinazio ezagunenetako bat da.

6. Open Sans & Lora

Konbinazio hau ikusita izango duzu. Batzuek esango dute Open Sans eta Libre Baskerville konbinatu behar direla, eta hori ere oso konbinazio polita da. Baina nik nahiago dut Lora tipografiarekin konbinatuta, serif tipografia modernoagoa iruditzen baitzait.

7. Montserrat & Courier New

Bai, horixe! Idazmakinen tipografia horrek asko molatzen du webguneetan erabiltzen denean. Eta, batez ere, Montserrat bezalako tipografiarekin konbinatuta, borobila eta gorputzarekin. Bi tipografia horien konbinazioarekin, ziurtatutako arrakasta!

Beste ehundaka konbinazio irabazle utzi ditut hemen jarri gabe, baina ezinezkoa da denak jartzea.

Zein da zuk gehien gogoko duzuna?