Arkaitz Sukuntza Alkorta

2021/03/05

Hondoa kendu

Entzun audio formatuan

Duela urte batzuk irudi bati hondoa kentzea Photoshop edo beste tresna pribatu baten bidez egin behar zen. Egun, milaka tresna aurki ditzakegu interneten eta gure sakelekoan App gisa, argazkiak editu ahal izateko. Onlinerako kalitatean beti ere.

Nabarmenduko nituzkeen bi aplikaziori buruz hitz egingo dizuet gaurko honetan. Irudiaren arabera, batak edo besteak modu hobean asetu ahalko baiditu zure beharrak.

Scratch Photos App

Scratch Photos

Zure mugikorrean edo tabletean instalatu daitekeen aplikazioa da hau. Batez ere argazkiekin oso ondo lan egiten du. Aplikazio honekin zure argazkiari hondoa kendu ahal izango diozu. Behin hau kenduta, koloreren bat ere eskaintzen dizu hondo gisa. Hondo gardenarekin edo koloredun hondoarekin, irudia zure galerian gorde ahal izango duzu PNG formatuan pausu gutxitan.

Remove.bg

Remove.bg

Aplikazioa eta webgunea ere badu. Azken hori da aukera honen bereizgarrietako bat. Azken finean, ez dugu zertan aplikazioa instalatu behar. Honetaz gain, testu edo logotipoekin oso ondo lan egiten du. Erabilera aldetik, aurrekoaren oso antzekoa da; irudia aukeratu, hondoa kendu, eta deskargatu ahal izango dugu.

Eta gero zer egin hondorik gabeko irudiekin?

Irudi hauek beste App bati esker edota gure ordenagailuan, beste irudi baten gainean jarri ahal izango dituzu. InShot aplikazioan adibidez, modu errazean hondo irudia edota kolorea aukeratu ostean, hondorik gabeko irudia pegatina gisa sartu ahal izango duzu. Era honetan irudi berri bat osatuko duzu minutu gutxitan eta erraz.

Eta zuk, erabiltzen al duzu beste aplikazioren bat honetarako?