2016/04/22

zuzeneko bideoak

Zuzeneko streaming bideoena, gero eta gehiago ikusten den joera bat da eta ziurrenik luzerako geratuko dena. Sarrera honetan bideo hauek zer diren eta gure bideo propioak emititu ahal izateko eskura zein euskarri ditugun aztertuko dugu.

Ingelesezko streaming hitzak “transmisioan” esan nahi du. Hain zuzen, bideoa gure gailura deskargatzen den bitartean, ikusteko aukerari deritzo. Adibidez, gure mugikorrean Youtubeko bideoak ikusten ditugunean, streaming bidez ikusten ari gara, bideo guztia deskargatu behar izan gabe hau ikusteko aukera dugulako. Bideo hauek jaso ahal izateko, buffer izeneko biltegi bat sortzen da eta biltegia betetzen ari den bitartean ikusteko aukera ematen digu.

Orain gutxi arte, publiko orokorrarentzat, bideoak partekatu ahal izateko hauek fitxategi batean jasoak izan behar zuten  eta, ondoren, sareetan partekatuak.  Hau da, grabaketa amaitu eta ondoren igo egiten ziren.

Orain, aldiz, smartphone bat nahikoa da gure begi bistan gertatzen ari dena zuzenean partekatu eta gure jarraitzaileek segituan bideoa eskura izateko. Alegia, gaur egun ez dugu dena grabatu arte itxaron beharrik, bideoa ikusgai egoteko. Izan ere, WIFI gune irekiei eta 4G teknologiaren hedatzeari esker, bideoak kaletik edo gauden tokikitik sareratzeko ahalmena eskaintzen digute.

Edonor izan daiteke edozein gertakariren, ikuskizunen edota lanen lekuko eta  igortzaile.

Guzti honi sortu berri diren aplikazioen eragina gehitu behar diogu, modu azkar batean gure komunitateari edo sareari orokorrean jakinarazten dietelako gure grabaketaren berri. Gainera, ikusleekin zuzenean hartu-emanak izateko aukera ematen dute, bideoaren ondoan dagoen txat baten bitartez. Izan ere, bideoa grabatzen denetik ikusleak ikusi arte, gutxi gorabehera bi segundu soilik pasatzen dira eta, ondorioz, igortzaile eta ikuslearen arteko interakzioa ahalbidetzen da. Azken honen adibide garbi dira streaming bidez kirolariek ematen dituzten elkarrizketa irekiak.

Teknologia hau oraindik garapen bidean dagoen arren,  ziurrenik datorren hilabeteetan bideo mota hau partekatzeko aukera ematen duten plataformak ugaritu egingo dira. Hementxe ikusgai, aplikazio eta tresna digital erabilienak:

Periscope

[one_half]
periscope
[/one_half][one_half_last]
Twitterrena den aplikazio honek eman die bultzadarik handiena mota honetako tresnei. Lehenik eta behin, oso modu intuitiboan gure mobilaren bitartez grabatzen ari garena emititzen uzten digulako. Bestalde,  Twitterreko jarraitzaileei, txioa helarazten die egiten ari garen grabaketaren berri emanez.

Zuzeneko emanaldi hauek, nabigatzailetik, Twitterretik zein aplikaziotik jarraitzeko aukera ematen du, integrazio handia sortuz. Gainera, kokapenaren berri ematen badugu, bideoa mapa baten barruan txertatu eta hurrengo 24 orduetan ikusgai egongo da.

Aplikazio aitzindaria izan denez, komunitatea eratzen joan da eta bertan mota askotako zuzeneko bideoak ikus ditzakegu (bideo elkarrizketak, irrati programak, kirol emanaldiak, gertakariak…).
[/one_half_last]

Facebook Live

[one_half]
Facebook ohiko aplikazioaren funtzionalitate berri bat da eta oraindik gurera iritsi ez bada ere, AEB-etan aukera hau martxan da dagoeneko eta guk laster erabiltzeko aukera izango dugu ere.

Funtsean, Periscope aplikazioaren antzeko erabilera du: sarrera bat gehitzeko atazan bertan, zuzeneko bideoak partekatzeko aukera ematen duelarik, argazki bat gehituko bagenu bezala. Facebook Live-en abantaila nagusiena, ordea, gure komunitateko lagunek edo jarraitzaileek gure bideoak ikusi eta iruzkinak eta atsegiteak adierazteko aukera dutela.
[/one_half][one_half_last]Facebook Live
[/one_half_last]

Youtube Connect

[one_half]
youtube_connect
[/one_half][one_half_last]
Aplikazioa ohituta gauden Youtube tresnarekiko ezberdina da eta gaur egun oraindik beta moduan dagoela adierazi beharra dugu. Hala ere, seguruenik Youtube enpresak iadanik duen komunitate zabala dela eta, jarraitzaileak streaming bideoetara erakartzea lortzen badu, zeresan handia emango duen plataforma izango dela argi dugu.
Begi bistakoa da, beraz, zuzeneko bideoek milaka gertaera partekatzeko aukera ematen dutela eta horrek orain arteko komunikazioaren paradigma aldaketa ekar dezakeela. Izan ere,  berrikuntza honi esker, edonor izan daiteke edozein gertakariren, ikuskizunen edota lanen lekuko eta igortzaile.
[/one_half_last]

ISILIK! 3, 2, 1… GRABATZEN!