2016/04/15

Denbora da poligrafo bakarra

TaPuntuko lantaldean argi dugu esfortzu eta lan askoren ostean fruituak datozela. Horren ondorioz, erabat ados gatoz hain maitatua dugun musika talde honen esaldiarekin! (Berri Txarrak musika taldearen “Denbora da poligrafo bakarra” esaldia).

Horren harira, gaurkoan irakurgai duzuen sarrera honetan gure lantaldeak azken asteetan ilusio handiz bizi izan dituen bi berrikuntzen inguruan hitz egin nahi dizuegu.

[one_third]TaPuntu ikastaro irekiak[/one_third]
[two_third_last]

Ikastaro irekiak

Alde batetik, apirilaren azken asterako antolatu ditugun lehen ikastaro irekien berri eman nahi dizuegu gogotsu. Guztira hiru ikastaro ireki eskainiko ditugu gai hauen inguruan: komunikazio positiboa, web-orrien SEO posizionamendua eta CSS3 estilo orriak. Ikastaroak irekiak direnez, interesa duen edonork parte hartzeko aukera izango du. Lehenengo bi ikastaroak oinarrizkoagoak direnez, aurretiazko ezagutzarik ez da behar izango. CSS3 ikastarorako ezagutza minimo batzuk beharko dira ordea. Beraz, gauza berriak ikasteko interesa duten horietakoa bazara, ez izan zalantzarik eta eman izena ikastaro bakoitzaren deskribapen orrian edo jarri gure lantaldearekin harremanetan ondoko helbidean: formazioa@tapuntu.eus.

Apirilaren 20a bitarte izen-ematea egiteko aukera izango duzue!

Informazio guztia helbide honetan: TaPuntu ikastaro irekiak.[/two_third_last]
[two_third]

Hezi + Ikaskuntza sarea

Bigarrenik, guretzat benetan pozgarria izan den berrikuntza batekin gatoz. Aurreko astetik aurrera,  Hezi + Ikaskuntza sareko  partaide bilakatu garela aipatzen dizuegu. Zehazki, hemendik aurrera ekintza formalak eta ez-formalak eskaintzen dituen ikaskuntza sare honen barnean Antolatzaile Balioztatuak gara. Bertan arlo ezberdinetako ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta heziketa zikloak eskaintzen direnez, gure filosofiarekin bat zetorrela ikusi eta proiektuarekin bat egitea erabaki genuen. Horren ondorioz, oso pozik gaude proiektu hau elikatzeko aukera izatea lortu eta beraiekin batera gure ibilbideak geroz eta zentzu gehiago duela ikustean.
[/two_third]
[one_third_last]Heziplus logo[/one_third_last]

Esan bezala, denbora da poligrafo bakarra eta gure kasuan ondo baino hobeto dakigu hori. Egunero eta uneoro gure indar guztiak jartzen ditugu gure lanean eta guzti horrek ondorio positiboak dakartzala ikusteak ikaragarri pozten gaitu.

Eta zuk gurekin batera hobetu nahi?