Harago Aholkularitza: webgunearen diseinu eta garapena

Proiektuak atal honetan argitaratu gisa, TaPuntun aspalditik izan genuen aukera Harago Aholkularitzako diseinu lanak aurrera eramateko. Hala nola, orain dela urtebete inguru, aholkularitzaren irudi korporatiboa eta bisita txartelak garatzeko parada izan genuen.

Duela pare bat hilabete ordea, Harago Aholkularitzako lagunek beraien webgunea sortzeko beharra aipatu ziguten. Hori dela eta, aurrera eramandako lehen analisi bileran, beraien proiektua sakonki ulertzen saiatu ginen, garrantzia gutxieneko ezaugarrietatik hasita, eskaintza orokorrera joanez.

Dena den, sustatzaileek aurrez egindako antolaketa eskemak eta eduki prestaketak, gure ondorengo diseinu eta webgunearen garapen lana asko erraztu zuen.

AURRERA ERAMANDAKO PAUSUAK

Garaturiko diseinu eta gauzatze lanetan zentratuz gero, hauxek dira webgunea sortzeko egindako lan nagusien laburpena:

  • Hasierako orrian, Harago Aholkularitzaren ezaugarri nagusienak bildu eta laburbiltzen saiatu ginen. Aholkularitzaren erakusleiho  bat garatzea bilatzen genuen honekin, erabiltzaileek begirada bakar eta azkar batean Harago Aholkularitza zer den ezagutu ahal izateko,
  • Harago Aholkularitzaren eskaintzaren oinarrian atal eta azpiatal ugari zeudela konturatu ginenez, menuan hauek taldekatzea erabaki genuen, erabiltzaileari bilatzen duena aurkitzea errazteko helburuz. Honekin, zerbitzuak, programak eta ikastaroak banatzea lortu genuen, eskaintza nolabait antolatuz.
  • Disenuari dagokionez, argi geneukan webgune garbi bat nahi genuela. Hori dela eta, txuriagatik egin genuen apustu, Harago Aholkularitzaren kolore korporatiboarekin uztartuz.
  • Bestalde, aholkularitzaren logotipoan erabilitako tipografia berdina txertatzea erabaki genuen, nolabait elementu guztien arteko koherentzia errespetatzea bilatuz.
  • Bukatzeko, webgunea euskarri guztietara moldagarria izateko responsive lanak garatu genituen.

Harago Aholkularitzaren webgune berria hementxe ikusgai:

Harago Aholkularitza

Harago webgunea

Harago Aholkularitza

Plazer hutsa berriro ere bidean topo egin izana, Aran!

Zer landu dugu?
Norentzako

Harago Aholkularitza