Harago Aholkularitza: marka irudiaren estilo liburua

Gure web-orriko proiektuen atalean azaldu bezala, Harago Aholkularitzaren marka irudia eta bisita txartelaren diseinua lantzeko aukera izan genuen TaPuntun.

Laburbilduz, lehen pauso gisa logotipoa sortzeko lanak aurrera eraman genituen. Horretarako, jarduera zein proiektuaren ezaugarri zein balioak ezagutzeko, proiektu arduradunekin lehen analisi bilera  burutzea erabaki genuen. Behin datu guztiak bildu eta kontuan izan ondoren, garapen fasean murgildu eta behin betiko logotipoa lortu genuen, zirriborro bat oinarrian hartu eta honen gainean aldaketa ezberdinak eginez.

Behin betiko logotipoa zehaztu ondoren, bisita txartelaren diseinua osatzeari ekin genion. Une horretan, garatu berri genuen Harago Aholkularitzako logotipoa oinarri hartu genuen, bien arteko diseinu koherentzia errespetatze aldera.

Bai logotipo zein bisita txartel berria garatu ondoren, marka irudiaren estilo liburua osatu berri dugu, sustatzaile zein Harago Aholkularitzako langileek marka irudia aplikazio zein euskarri ezberdinetan nola erabili behar duten argi izateko irizpideak zehazteko helburuz.

Besteak beste, ondoko atalak barneratu ditugu marka irudiaren estilo liburuan:

  • Oinarrizko terminologia
  • Sinboloa, logotipoa eta marka
  • Gehienezko txikiagotzea
  • Babeserako eremua
  • Kolore korporatiboak
  • Tipografia korporatiboak
  • Bertsio kromatikoak
  • Euskarriak

Hementxe emaitza ikusgai:

MARKA IRUDIAREN ESTILO LIBURUA

Kolore korporatiboak

ESTILO LIBURUA

Zalantzarik gabe, marka irudi egoki bat garatu eta erabiltzeko ezinbesteko tresna!

Zer landu dugu?
Norentzako

Harago Aholkularitza