2024/05/24

Entzun audio formatuan

Ez da lehen aldia webguneen zerbitzarietan ezarritako PHP bertsioaz hitz egiten duguna. Duela 5 urte (ufa! 5 urte!) orduan berriena zen PHP 7.3 bertsioaren inguruan hitz egin genuen. Orduan bezala orain ere, programazioko teknizismoetan sartu gabe, webgune batean zuzenean duen eragina aztertuko dugu.

PHP bertsioen arteko aldea

Orain, orduan bezala, PHP bertsio berria ezartzeak segurtasun eta abiadura hobekuntza zuzena dakar webguneetara.

Ez da egokia inongo mantentzerik ez duten webguneetan beste ezer kontuan izan gabe PHP bertsioa eguneratzea, baina egunean dauden webguneetan bai alda dezakegu PHP bertsioa. Bertsio berriek segurtasun hobekuntzak dakarte beti, eta hori beti da gomendagarria.

Momentu honetan PHP 8.3 bertsioa da azkena, 2023ko azaroan argitaratua, eta datozen 3 urteetan eguneraketa eta hobekuntzak jasoko dituena.

Hobekuntza WordPress-en

CMS bezala WordPress duten webguneetan eguneraketa honek hobekuntza esanguratsua dakar.

PHP bertsioaHobekuntza (%)
8.3 vs 7.413,42
8.3 vs 8.26,96

Hobekuntza WooCommerce-en

WooCommerce online dendetan eguneraketa honek oraindik ere eragin zuzenagoa dauka.

PHP bertsioaHobekuntza (%)
8.3 vs 7.420,83
8.3 vs 8.218,37

Eta TaPuntun zer?

Webgune bat behar duten bezeroei guk kudeatutako zerbitzaria eskaintzen diegu. Zerbitzari horretan jada eskuragarri dago PHP 8.3 bertsioa. Hemendik aurrerako webguneetan bertsio hau ezarriko dugu, eta mantentze zerbitzua eskaintzen dugun webgune “zaharretan” pixkanaka bertsio berria ezartzen joango gara.

Argazkia: Ben Griffiths