tapuntu
  • eus
  • cas
  • Kooperatiba
  • Zuretzat
    • Komunikazioa
    • Web garapena
    • Diseinu grafikoa
    • Ikus-entzunezkoak
  • Formazioa
  • Martxan
  • Big Bang gunea
  • Laguntzarik behar?


08:00-16:00 (Ostirala: 08:00-15:00)

 
943 046 771 / 843 740 287


info@tapuntu.eus


Zubiaurrenea, 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa)

  • eus
  • cas
TaPuntu

Nola egin zuzeneko streaming, jardunaldi edo webinar bat YouTube eta Jitsi bidez

Aritz Etxeberria Altuna

2021/01/29

Martxan honen gaiak:

Ikus-entzunezkoak

Entzun audio formatuan

Hitz potoloak dirudite izenburukoek, naiz eta azken garaietan bolo-bolo dabiltzan anglizismo hauetara nahitaez ohitzen joan garen. Baina kontua uste baina errazagoa dela ikusiko duzue.

Aste honetan urtero antolatzen dugun Nortasuna Sarean jardunaldia burutu dugu. Aurten lehen aldiz oholtza utzi eta online bakarrik ikusi ahal izan dena. Jardunaldiarekin gauza asko bilatzen ditugu, eta horien artean gustukoen dugunetako bat, jendearen parte-hartzea sustatzea da.

Eta nola egin hori, online? Ba gaur egungo teknologia erabiliz.

Elkarrizketak, Jitsi bidez

Aurreko sarrera batean azaldu nuen TaPuntun Jitsi lehenesten dugula online bilerak edo bideodeiak egiteko. Ba elkarrizketa bat egiteko ere primerako tresna da. Esan nuen bezala, ez da erabiltzaile/pasahitz bidezko sarbidea behar, eta ordenagailu edo mugikor bidez konekta gaitezke, esteka sinple baten bidez.

Behin elkarrizketa egiten ari garela, berau grabatzeko aukera ematen du, gero sare sozialetatik zabal genezakeena. Baina horrela, elkarrizketa primeran burutuko dugun arren, ezingo dugu jendearen parte-hartzea sustatu. Edo ez behintzat, zuzeneko galderak botatzeko aukera eman.

Hemen sartzen da Jitsi eta YouTuberen arteko jokoa.

Zuzenekoa, YouTube bidez

Gaur egun (ia) edozein sare sozial erabil dezakegu zuzeneko bat egiteko, bai ordenagailu edo mugikor bidez.

Baina esan daiteke horien artean YouTubek abantaila bat duela: gutariko (ia) guztiok daukagu Google kontu bat sortuta (Gmail edo beste posta elektroniko batekin), eta ia beti gainera saioa hasita dugula.

Horrek, balio erantsi handi bat ematen dio YouTuberi, bertan jada saioa irekita dugunez, zuzeneko bideoaren ondoan doan txatean idazteko ahalmena ematen digu eta.

Jitsi YouTuberekin lotuz

Eta nola lortu elkarrizketa zuzenean igortzea, eta jendeak bertan txat bidez parte hartzea? Bi pausu burutu behar ditugu.

1. YouTuben geroago igortzeko zuzenekoa prestatu

YouTuben zuzeneko bat egitera goazela esango diogu.

Momentuan igorri beharrean, geroago igorri nahi dugula zehaztuko dugu, eta hirugarrenen software bidez egingo dugula zehaztu.

Horrek, zuzenekoa prestatzeko YouTube Studio-ko pantailara eramango gaitu. Bertan, izenburua, deskribapena eta bideoaren karatula zehaztu ditzakegu, besteak beste. Baina inondik ere, garrantzizkoena, igorpen-gakoa da.

Ezkutuan dagoen gako hori da, (begiari emanda) kopiatu eta Jitsira eraman behar duguna.

2. Jitsin zuzeneko igorpena hasi

Eta behin YouTubeko igorpen gakoa kopiatuta, Jitsira joango gara, eta gure bilera / elkarrizketa / webinar edo dena delakoa, zuzenean igorri nahi dugula esango diogu.

Eta irekiko zaigun lehiotxoan, gakoa itsatsita, zuzenean emititzen ariko gara. Hemen Nortasuna Sarean jardunaldian emititu genuen Eztabaida gunea:

Uste baina errazagoa, ez? Probatzera animatzen al zarete?

Oharra

Kontuan izan beharreko pare bat gauza:

  • Hasteko, kontuan izan behar duzue Jitsin momentuan ikusten ari garenaren eta YouTubeko igorpenaren artean, desfase bat dagoela. Eta hori da nik ez nuena kontuan hartu goiko adibidean. Horregatik saiatu nintzen Goretti lankidea mozten 😅…
  • Eta bestetik, izan daiteke igorpen gakoa itsastean, gorriz agertzen den mezu bat agertzea. Zerbitzariak okupatuta badaude, pixka bat itxaron beharko dugu (glup!).

Agian hauek ere gustatuko zaizkizu:
  • Lan blokeoak
    Blokeoen aurrean EKIN!
  • Nortasuna Sarean 2021
    Komunikazioa krisian
  • 2021 TOPa
    2021 TOPA!
  • Diseinu berrietarako betiko gakoak

Hitz egin dezagun


08:00-16:00


info@tapuntu.eus

 
(+34) 943 046 771
(+34) 843 740 287


Zubiaurrenea 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa).



 

Gure unibertsoan

Lege-testuak
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities...
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT

Jakinarazpenak