2022/11/04

Instagram irudiak deskargatu

Entzun audio formatuan

Instagram erabiltzailea izanik, seguraski noizbait intereseko argitalpen bat ikusi eta hori zuzenean deskargatzeko nahia izan duzu. Une horretan edukia gordetzen saiatu eta ziur zalantzak sortu zaizkizula. Sare sozial horren erabiltzaileen zalantza orokor bat denez, gaurko Martxan atalean intereseko eduki horiek ordenagailu zein mugikor bidez erraz deskargatzeko aukera azaltzea erabaki dut. Hementxe jarraibide orokorrak:

Ordenagailutik:

  • Instagram ireki eta deskargatu nahi duzun argitalpena topatu.
  • Argitalpeneko goiko aldean agertuko zaizun estekari “media/?size=l” gehitu (kakotxik gabe).
  • Saguaren eskubideko botoia sakatu eta “Gorde irudia” eman.

Mugikorretik:

  • Jo Instagramera eta deskargatu nahi duzun argitalpena topatu.
  • Argitalpenaren goiko aldean topatuko dituzun hiru puntuen gainean sakatu eta “esteka kopiatu”.
  • Hirugarrenik, zure mugikorrean izango duzun nabigatzaile bat ireki eta esteka hau idatzi: igram.io
  • Bertan egonda, pegatu Instagrametik kopiatu duzun esteka eta “Descargar” aukera eman.
  • Deskargatzeko garaian 1080px, 750px edo 640px tamainen artean aukeratu zure beharren arabera.

Bukatzeko, argitalpen batean, irudi bat baino gehiago egongo balira, hauek banan bana eta jarraian deskargatzeko aukera emango liguke igram.io tresnak.

Jarraibide hauek ulertuta, hemendik aurrera trabarik ez!