2019/01/18

Influentzien marketina betidanik existitu da, izan ere guregan influentzia bat izan ohi dute gustoko ditugun pertsona horiek, edota miresten ditugunek. Gaur egun ordea, eta sare sozialak sortu zirenetik batez ere, influentzien mugimendua geroz eta garrantzitsuagoa bihurtu da eta are eta gehiago ikusten da sare sozialetan.

Zer da Influenzer izatea?

Egun, edozein pertsona izan daiteke influenzer, famatua izan edo ez. Azken finean, influenzer batek sarera edukia igotzen du, eta eduki horrekin bere nortasun digitala sortzen doa. Pertsona honen jarraitzaileak sortzen diren unetik aurrera, beraiengan eragina izango du influenzer honek igotzen duen edukiak. Era berean, normalean, influenzerrak gai edo arlo batean kokatzen dira, eta eremu horretako jarraitzaileak lortzen ditu komunitate bat sortuz.

Badaude pertsonai publikoak sarean influentzia sortzera iristen ez direnak eta era berean, famatu ez diren pertsonak ere lor dezakete ospea sarean, sortzen duten edukien ohiartzuna dela eta.

Zein sare sozial erabiltzen dute?

Gaur egun influentzien marketina egiteko gehien erabiltzen diren bi sare sozialak Youtube eta Instagram dira. Hortik Youtuber eta Instagramer terminoak, influenzer terminoa sare sozialari lotzean sortzen den hitza alegia.

Youtuben kamara aurrean jarri eta pentsatzen edo sentitzen dutena transmitituz jarraitzaileak lortzen dituztenak badaude. Baina era berean, entretenitu edota egiten dakitena erakusten dutenak badute euren jarraitzaile mordoa ere.

Instagramen ordea, argazkiak du garrantzi gehiago. Nahiz eta gaur egun istorien iraultzarekin egunerokotasunean ezagutu eta jarraitzera iritsi gaitezke.

Marketin ekintza bat

Ezin dugu ahaztu, influentzien eragina naturala dela, gizakiok gure erraietan dugu. Baina sare sozialen eraginaz eta honek ekarri duen jarraitzaileen masifikazioarekin, markek marketing teknika bezala baliatzen duten estrategiak bideratzen dituzte.

Influenzerrekin adostasunak hitzartzen dituzte, diru truke edo produktu/zerbitzuen truke, euren sareetan markari bultzada bat emateko, eta modu honetan euren publikora iristeko.

Nortasuna Sarean jardunaldia

Euskal Herrian geroz eta eragin handiagoa duen fenomeno honi buruz dagoen jakinmina eta ezezagutzaz jabetu gara TaPuntun, eta jardunaldi bat antolatzea erabaki dugu Koldo Mitxelenan (Donostian) gaia euskaraz eta doan jorratzeko. Animatu, eta eman izena!