Adobe Illustrator grafismoa lantzeko erreferentziazko aplikazioa da. Marrazkiak, kartelak, logotipoak… egin ahal izango dituzu irudi bektorialak landuz. Erabili ezazu Illustrator zure irudi eta grafikoak egiteko!
Ikasgai-zerrenda
- Oinarrizko tresnak
- Gehien erabiltzen diren tresnak eta zertarako da bakoitza
- Geziak
- Barita
- Pluma
- Formak
- Koloreak
- etab…
- Testu tresnak
- Erdi mailako Tresnak
- Maila
- Pintzelak
- Irudi kalkoa
- Trikimailuak
- Biratu
- Bikoiztu
- Eskala
- Erdiratu
Ikastaroaren datuak
Eguna: 2018ko martxoak 8 (osteguna)
Ordutegia: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00
Orduak guztira: 4
Lekua: Florida Auzoa 28 Hernani
Hizkuntza: Euskara edo gaztelera
Prezioa: 35€
TaPuntu Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat
TaPuntun bat egingo dugu martxoaren 8an planto egin eta mobilizatzeko nazioartean egin den deialdiarekin.
Hori dela eta:
- TaPuntuko kide guztiok, hala nahi duen orok planto egin eta mobilizazioetan parte hartzea erraztuko dugu.
- Martxoaren 8an ikastaro ireki bat daukagu programatuta. Eguneko mobilizazioekin bat egitea erabaki dugunez, ikastaro bera martxoaren 15ean berriro eskainiko dugu. Interesa duen oro formazioa@tapuntu.eus helbidearen bidez jar daiteke gurekin harremanetan izena emateko.
- Erraztasunak emango ditugu eguneko zaintza beharrekin laguntzeko, Iturola Elkarlan Sorguneko kide garen guztion artean.
Oharra: ikastaro honetan parte hartzeko Illustrator instalatuta duen ordenagailu bat ekartzea gomendatzen dugu, alde praktikoa landu ahal izateko.