Eskuorri eta aldizkarien maketazioa: InDesign

IRAKASLEA

Mikel Olaiz Garmendia

  • Web diseinuan aditua
  • Diseinu grafiko eta web diseinu enpresetan esperientziaduna
  • Webguneen arloko hainbat gairen inguruko irakaslea
  • Diseinatzaile grafikoa

Proiektu baten irudi grafikoa garatu ostean, informazio zehatzagoa komunikatzeko eskuorri eta aldizkariak osatzeko beharra suertatu ohi da. Ikasi hauek InDesign tresnarekin osatzen.

Ikasgai-zerrenda

  • InDesign tresnaren interfazea eta oinarrizko tresnak.
  • Lan espazioaren antolaketa eta paletak.
  • Marrazteko tresnak.
  • Testuarekin lan egiteko tresnak.
  • Karaktere estiloak eta paragrafo estiloak.
  • Orrialdeen konfigurazioa: tamaina, zenbakitzea, txantiloi orriak...
  • Taulak.
  • Inprimatzea eta esportatzea.

Ikastaroaren datuak

Eguna:2017ko azaroak 27 (astelehena)
Ordutegia:9:30-13:30 edo 16:00-20:00
Orduak guztira:4
Lekua:Beterri. Florida auzoa, 28 (Hernani)
Hizkuntza: Euskara edo gaztelera
Prezioa:35€

Oharra: ikastaro honetan parte hartzeko InDesign instalatuta duen ordenagailu bat ekartzea gomendatzen dugu, alde praktikoa landu ahal izateko.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.