Emozioen kudeaketa

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Emozioen kudeaketa

Emozioen esanahia eta hauen kudeaketa zaila egiten da oraindik pertsona askorentzat. Dena den, hauek kontrolpean izan edo ez, eragina dute egiten dugun orotan eta, noski, gure erakundeetan. Hauek hobeto ulertu eta kudeaketa egoki bat aurrera eramateko gakoak ikasi nahi?

Ikasgai-zerrenda

  • Zer dira emozioak?
  • Emozio motak
  • Zertarako balio dute?
  • Emozio baten atzean dagoen mezua ulertzeko gakoak
  • Emozioen kudeaketa egoki baten abantailak
  • Erakunde mailan emozioen kudeaketa lantzeko gakoak eta baliabideak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2020ko abenduak 17 (osteguna)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.